Confebaskek aukera emango die euskal gazte unibertsitarioei Erresuma Batuko enpresetan praktikak egiteko
24-10-2017
Confebaskek bekak eskatzeko epea ireki du berriro, datozen hilabeteetan atzerriko enpresetan praktikaldia egin nahi duten EHU/UPVko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasle gazte edo tituludun berriei zuzenduta. Europako Erasmus + beken deialdi berri bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kofinantzaketa dauka. Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasleek eta/edo tituludun berriek datorren azaroaren 3ra arte bidali ahal izango dute eskaria.