Euskal enpresak gero eta konpromiso handiagoa dauka lana eta familia uztartzeko

25-07-2018
Confebaskek Lan Osasun eta Segurtasunari buruz atera duen azken buletinean irakur daitezkeen albisteen artean DVko erreportaje bat nabarmentzen da, zeinean esaten den EAEko gero eta enpresa gehiago hartzen ari direla gero eta konpromiso irmo eta handiagoa lana eta familia uztartzeko. Erreportaje zabal horretan baieztatzen denez, estresaren aurkako txandak “ez dira nobedadea Euskadin, orain dela urte asko sortu zirelako… eta, horrekin batera, susperraldi ekonomikoarekin batera, mota guzietako enpresak –multinazionalak eta bertakoak, handiak eta txikiak, metalekoak, aeronautikakoak, edo, bereziki, sektore kimikokoak– ‘estresaren aurkako‘ txandak edo txanda ‘ekologikoak’ aplikatzen ari dira,txandakako lanak dakartzan eragozpenak minimizatu nahian.

“Unibertsitate-enpresa euskal estrategia zutabe sendoekin ari da eraikitzen Euskadin”

24-07-2018
Confebaskeko zuzendari nagusiak azken urtean EAEko unibertsitate sistemaren eta enpresen artean egindako hurbilketa eta konexio sendoaren balioa jarri zuen agerian: “bide onetik goaz. Oinarriak ongi bermatzen baditugu, apaltasunez eta elkarren arteko komunikazio biziarekin, aurrerapen handiak egingo ditugu. Aurten Enpresa-Unibertsitate euskal estrategiaren barruan egin dena aipagarria da, eta bere balioa agerian jarri behar da: iragan bat eta etorkizun bat markatzen ditu”. Eduardo Aretxagak ‘unibertsitate duala’ esaten zaion horretan inplikaturiko eragile guztien arteko sintonia handia nabarmendu du: Eusko Jaurlaritza, unibertsitateak, enpresak eta enpresa elkarteak.

Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du Kontseilu Nagusiaren saioaren ondoren

24-07-2018
Bilkuran, Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak Euskadiko hazkunde eta enpleguari buruzko azken aurreikuspen ekonomikoak aurkeztu dizkie lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzako gainerako partaideei, euskal enpresa Konfederazioak epe labur eta ertainera darabiltzan azken kalkuluen arabera. 2018 honetarako, Confebaskek aurreikusten du BPGa %3 inguru haziko dela, eta Gizarte Segurantzan 18.000 afiliatu berri egongo direla. Gainera, urtearen amaierarako, daitekeena da Euskadin 90.000 kontratu mugagabeko zifra errekorra gauzatzea; EAEko enpresak, izan ere, krisiaren aurreko pertsona kopuru bera enplegatzetik hurbil egongo dira.

Maiatzera arte ia %11 hazi da enpresei emandako kreditu berria eta berankortasun tasak 2011ko mailetara egin du atzera

20-07-2018
Confebaskek Enpresen Finantzaketari buruz argitaratutako Newsletterraren azken zenbakian jasotzen denez, maiatzera arte, enpresei emandako kreditu berria %10’9 hazi da, bereziki enpresa handiei emandakoa, %14’7 hazi baita. Enpresa Txiki eta Ertainei emandakoa, berriz, pixka bat gutxiago igo da, %7,8. Buletin horretan bertan, besteak beste, bi alderdi garrantzitsu azpimarratzen dira: lehenengoa, enpresa berankortasun tasa asko jaitsi dela azken urtean, %8,4raino. Tasarik txikiena da 2011tik. Eta bigarrena, Enpresa Txiki eta Ertainei emandako kredituaren prezioak minimo historikoak markatzen jarraitzen duela, eta dagoeneko txikiagoa dela Europako bere lehiakideena baino.

“Kotizazio sozialei topea kentzea kaltegarria litzateke eta ekonomia suspertzeko mehatxu handia ekarriko luke”

18-07-2018
Confebaskeko Kontseilu Nagusiaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, bere lehendakari Roberto Larrañagak argi uzi du balorazio negatibo sakona egiten dutela Pedro Sanchezen gobernuaren ideiari buruz, Gizarte Segurantzako kotizazioei “topea kentzeari” dagokionez. Inpaktuaren gaineko lehen txosten batean, Confebaskek aurreikusten du neurri horrek 525 milioiko gainkostu bat ekarriko liekeela EAEko enpresei, eta, ondorioz, zigortuta ikusiko lukete kualifikazio handiagoan oinarritutako lansari handiago batzuen alde egin duten apustua. Euskadi, Madrilekin batera, estatuko soldatarik altuenak dituen erkidegoa da, eta 45.000 euro baino gehiagoko soldatak dituzten enplegatu gehien dituztenak. Ondorioz, proiektuak bi erkidego horiei eragingo lieke gehien.