“Hitzarmenetan malgutasunerako tresnaren bat izango bagenu itunduta, beharbada saihestu egingo genuke aldi baterako kontratuen zati bat”
18-01-2018
Gaur El Economistak Euskadiko edizioan argitaratu duen elkarrizketa batean Roberto Larrañagak gogoratu duenez, “Confebasken enpresetan malgutasuna egotearen alde egiten dugu, langileekin edo beraien ordezkariekin itunduta batez ere. Horrek esan nahi du ordu poltsa bat egon behar dela produkziorik handieneko uneetan aktibatzeko, eta produkzio gutxiago dagoenean konpentsatuko dena… Hitzarmenetan malgutasunerako tresnaren bat izango bagenu itunduta beharbada saihestu egingo genuke aldi baterako kontratuen zati bat… Kontratazio mugagabea aurreko ratioetan mantentzen da: Esaten ari gara Euskadin aktibo dauden 4 langiletik 3k kontratu mugagabea dutela”.
Elkarrizketan zehar, Confebaskeko lehendakariak beste gai batzuk ere jorratu ditu, hala nola 2018rako euskal ekonomiarako aurreikusi den hazkundea