EAJk eta PSEk hitzartu berri duten Sozietateen gaineko Zergaren erreforma fiskala dela eta, Confebasken eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideen oharra

02-11-2017
EAJk eta PSEk hitzartu berri duten Sozietateen gaineko Zergaren erreforma fiskala dela eta, Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek zera adierazten dute: 1) Enpresen fiskalitatea ekonomia eta enplegua suspertzearen alde jartzeko galdutako aukera bat da. Egun indarrean dagoen tasa %28tik %24ra jaisteak ia 600 milioi euroko inbertsio induzitua eragingo luke, eta 6.000 lanpostu sortzea. Halaber, gogorarazi nahi dugu krisi urteetan galdutako ia 40.000 enplegu daudela oraindik berreskuratzeke, eta akordio horrekin denbora gehiago kostatuko zaigula hori lortzea.

Confebaskek aukera emango die euskal gazte unibertsitarioei Erresuma Batuko enpresetan praktikak egiteko

24-10-2017
Confebaskek bekak eskatzeko epea ireki du berriro, datozen hilabeteetan atzerriko enpresetan praktikaldia egin nahi duten EHU/UPVko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasle gazte edo tituludun berriei zuzenduta. Europako Erasmus + beken deialdi berri bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kofinantzaketa dauka. Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasleek eta/edo tituludun berriek datorren azaroaren 3ra arte bidali ahal izango dute eskaria.

Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA elkarte kideek terrorismoaren biktima izandako euskal enpresariei aitortza erakusteko ekitaldia egin dute, Bilboko Euskalduna Jauregian

20-10-2017
CONFEBASKek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere erakunde fundatzaileek Euskal Enpresarien alde antolatutako Oroipen eta Errekonozimendu Ekitaldiak 600 gonbidatu inguru elkartu ditu, Bilboko Euskalduna Jauregian, tartean egonik enpresaburuak eta arduradun politikoak, instituzionalak eta sozialak. Bertaratuen artean Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu zegoen. Ekitaldiak hiru zati izan ditu: lehenengoa, bizitakoaren kontakizuna, non lau biktimaren lekukotzak sartu diren: Cristina Berazadi, ETAk hil zuen lehen enpresari izandako Angel Berazadiren alaba; Andoitz Korta, Joxemari Kortaren semea, zeina ADEGIko lehendakaria zen hil zutenean; Iñaki Garcia Arrizabalaga, Juan Manuel Garcia Corderoren semea, zeina Telefonicaren Gipuzkoako ordezkaria zen –Komando Autonomo Antikapitalistek hil zuten–; eta Martin Ceballos, Talleres Marelekoa: bonba bidezko bost atentatu jasan zituen bere enpresaren aurka.

Irailean enpresa kopurua hazi egin da Euskadin, eta dagoeneko 59.000 baino gehiago dira

19-10-2017
Hainbat hilabetez bilakaera etsigarria izan ondoren, irailean Euskadin nabarmen goititu da Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua: abuztuan baino 1.219 gehiago, eta, ondorioz, serie historikoko irailik onena bihurtu da. Urtearteko terminoetan, hazkundea txikiagoa izan da, orain dela urte bat baino 609 enpresa gehiago, 59.081eko zifrara iristeraino, 2011tik irail batean inskribatutako enpresen kopururik altuena izanik. Laburbilduta, iraila hilabete positiboa izan da, nahiz eta, aurreko urteko zifrekin alderatuta, enpresen kopuruak oso baxu izaten jarraitzen duen; are gehiago, autonomoen kopurua jaitsi ere egin da.

U-20: Euskal enpresarien aldeko oroipen eta errekonozimendua

15-10-2017
“Ya han pasado 6 años desde que ETA anunciara, por fin, su renuncia a la violencia. Fue un 20 de octubre, precisamente la misma fecha que hemos elegido nosotros para homenajear a uno de los colectivos más castigados por el terrorismo: el colectivo empresarial vasco. Será este próximo viernes en el Palacio Euskalduna de Bilbao cuando llevemos a cabo ese Acto de Memoria y Reconocimiento". Horrela hasten da CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEAko lehendakariek elkarrekin idatzitako gutuna, gogoratuz "las miles de personas que durante más de 40 años han sufrido la sinrazón de la violencia. Echamos de menos a amigos, familiares, conocidos y gente de empresa a los que nos arrebataron de una forma tan injusta como absurda".