Abuztuan Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua jaitsi egin da Euskal Herrian, eta autonomo kopurua nabarmen gainera.

13-09-2017
Abuztuan uztailean baino 580 enpresa gutxiago zenbatu dira Euskadiko Gizarte Segurantzan izena emanda; jaitsiera ohikoa da hilabete honetan, eta iazko abuztuan erregistratutakoa baino txikiagoa, orduan enpresen kopurua gehiago jaitsi baitzen: 854. Urteen artean - 2017ko abuztua/2016ko abuztua- hazkunde txiki bat dago gainera, nahiz eta iaz baino 97 enpresa gehiago besterik ez diren, hau da, orduan baino %0,2 gehiago, gaur egungo 57.862. Autonomo kopuruari dagokionez, abuztuan aurreko hilearekiko jaitsiera nabarmena erregistratu da.

Enpresen kreditu baldintzak eta egoera finantzarioa hobetu dira

27-07-2017
Enpresen Finantzaketari Confebasken azken buletinaren arabera, kreditu berriak lortzeko enpresekin negoziatzen diren baldintzak hobetu egin dira, beraien egoera finantzarioa bezala. Diagnostikoaren oinarrian 3 datu daude: lehendabizikoa, 1 urterako Euriborrak beste minimo berri bat markatu duela ekainean, %-0,15; bigarrena, enpresa txiki eta ertainetarako kreditua ere minimoetan jarri da –nahiz eta enpresa handientzako kredituen prezioa baino 0,62 puntu handiagoa den–; eta hirugarrena, enpresa sektorearen berankortasunaren jaitsiera azeleratu egin dela, aurtengo lehen hiruhilekoan %17 murriztu baita.

Enpresarik txikienak ez dira produktiboak eta, ekoizpenari dagokionez, beraiek sufritu dute gehien krisian zehar

24-07-2017
Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz landu duen Newsletterraren azken zenbakian jasotzen denez, finantzarioak ez diren euskal enpresen produktibitatea murriztu egin da 2008tik 2014ra bitartean. Zehazki, %4,3 batez beste. Alta, enpresa horien artean, “mikroenpresetan” jaitsi da gehien produktibitatea –1-9 langile artean–, horietan jaitsiera %12,8koa izan baita. Eta 2014an produktibitate mailaren portzentaje hori finantzarioak ez diren enpresen batez bestekoa baino %22 gutxiago zen. Ildo horretan, buletinean eskaintzen diren datuen arabera, enpresen produktibitatea bere dimentsioari zuzenean lotuta dago. Horrez gain, “Enpresa Dimentsioa”-aren zenbaki honek elkarrizketa bat eskaintzen du Euskadiko Ezagutza eta Teknologien Industrien Gaia Klusterreko zuzendari nagusiarekin.

Roberto Larrañaga: ‘Gu, laguntzeko deitzen digutenean, beti joaten gara’

18-07-2017
Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan deitu duen lehen bilera izan da. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak, besteak beste, Prestakuntzaren eta enpleguaren arteko harremanean sakondu du, eta bere asmoa da foro iraunkorra izatea, formatu egonkor eta instituzional batekin. Lehen bileraren irteeran, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak “positibotzat” jo du lehen topaketa hori, eta, adierazi duenez, “elkarrizketa soziala gobernuaren zereginetan erantzunkide izateko gonbidapena da. Eta gu, laguntzeko deitzen digutenean, beti joaten gara”.

‘Euskadin egoera ekonomikoa ona da oro har’

13-07-2017
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Confebaskeko lehendakari Roberto Larañagak adierazi duenez, Euskadiko ekonomiaren egoera “ona da oro har”, BPGa modu jarraituan hazten ari baita, nahiz eta enpresa batzuk “gaizki pasatzen” ari diren. Larrañagak esan duenez, gaur egun, testuinguru ekonomikoari dagokionez, ‘edalontzia ez dago ez erdi beteta ez erdi hutsik”. “Nik esango nuke ia beteta dagoela”, gehitu du. Bere iritziz, ekonomiaren “egoera orokorra ona” da, eta enpresa “gehienek hobekuntza garrantzitsua izan dute euren eskaera zorroan eta konfiantzan”, eta alderdi horiek “enplegua eta inbertsioa” bultzatzen dute.