Confebaskek Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren akordioak nabarmendu ditu, enpresen lehiakortasunean eta euskal gizartearen etorkizunean aurrera egiteko

19-04-2023
Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak – Confebask, Eusko Jaurlaritza eta erakunde sindikalak biltzen ditu – osoko bilkura egin du gaur goizean, aurreikusitako lan plana eta datozen ekitaldietan lehentasuna izango duten gaiak ofizialki adosteko. Hitz egiteko txandan, Isabel Busto Confebaskeko lehendakariak positibo baloratu ditu lortutako akordioak. “Finean – amaitu du Confebaskeko lehendakariak –, gaur aurkezten dizuegun ESMko akordioen gure balorazioa da konprometituta jarraitzen dugula Euskadiko Elkarrizketa Sozialaren bultzada irmoarekin, neurri zehatzekin eta lan plan anbiziotsu batekin".

Euskadik duela urtebete baino 150 enpresa gutxiago erregistratu ditu martxoan, eta pandemia aurretik baino ia 1.200 gutxiago

17-04-2023
Gizarte Segurantzan izena emanda zuten EAEko enpresak 57.708 izan ziren martxoan. Horrek esan nahi du otsailean baino 74 gehiago, baina iaz hilabete berdinean baino 152 gutxiago. Euskadiko konpainia kopuruaren urte arteko jaitsiera (-%3) estatuan azken urtean erregistratu den hazkundearen kontrakoa da (+%7). Gainera, Euskadi galtzaile ateratzen da pandemia hasi zenetik gertatutakoarekin alderatuta. 2020ko otsailarekin alderatuta, EAEn orduan baino 1.185 enpresa gutxiago daude erregistratuta oraindik, hau da, -%2; estatuan, berriz, jaitsiera askoz txikiagoa da, -%0,1 baino ez, eta covid aurreko enpresa kopurua berreskuratzeko gertu daude.

“Lan merkatuaren datuak positiboak dira eta portaera ona erakusten dute urte askotako martxorik onenean”

04-04-2023
Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia arduradunak nabarmendu du “Euskadin urteko lehen hiruhileko honetan lan merkatuak izan duen martxa ona, gerta zitekeela aurreratu genuenaren ildotik. Balorazioa – amaitu du – positiboa baino ezin da izan. Bai langabeziak eta enplegu sorrerak portaera ona erakutsi dute, orain dela urte askotatik izan den martxorik onenean, eta horrek, gainera, agerian uzten du euskal enpresak enplegua mantendu eta sortzeko duen konpromisoa”.

Enpresa handiei emandako kreditu berriak beherakadekin hasi du 2023 goranzko interes tasen ingurune batean

03-04-2023
Enpresa tamainaren arabera, iaz kreditua hazi egin zela ikusten dugu, bai ETE-ei emandakoak, bai batez ere enpresa handiei emandakoak. Baina 2023 honetako lehen bi hilabeteetan, ETEetara bideratutakoa handitu bada ere, enpresa handiena murriztu egin da. Enpresa handiei emandako kreditu berria %42,6 izan zen otsailera arte, eta %51,9 2022an, eta ETEei emandakoa, berriz, %56,9, 2022ko %48,1eko kuotarekin alderatuta. Confebaskek Enpresa Finantzaketari buruz duen newsletter berrian kontsulta daitezkeen datuetako batzuk dira, non, besteak beste, estatuan enpresa txiki eta ertainentzako kredituaren prezioak gora egiten jarraitzen duela ere nabarmentzen den, Europako ETEek ordaintzen dutenaren azpitik jarraitzen duen arren.

Confebask, Euskadiko 2030 Ingurumen Esparru Programaren aurkezpenean, zeinak “euskal gizartearen eta enpresaren egunerokotasunari eragingo baitio”

01-04-2023
Confebaskek Eusko Jaurlaritzak landutako Euskadiko 2030 Ingurumen Esparru Programaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Euskadik hamarkadaren amaierara arte izango dituen ingurumen politiken iparrorratza da, eta lurralde jasangarriago bateranzko norabidea markatuko du 2030. urterako. Bere aplikazioa transbertsala da, euskal lurraldearen eta bertako enpresen jarduera sozioekonomikoko arlo ugaritara iritsiz. Confebaskeko arloko arduraduna, Amaia Lopez Iriondo, aurkezpenean izan da. Eta, testuinguru horretan adierazi duenez, “Ingurumen Esparru Programa berri hau ohiko plan bat. Definitzen diren proiektu eraldatzaileei esker, jasangarritasunaren esparru kontzeptuala ekimen ukigarri eta zehatzetara eraman ahal izango da, eta horiek, zalantzarik gabe euskal gizartearen eta enpresen egunerokotasunean eragina izango dute.