Euskadin azaroan hazi egin da enpresa kopurua, baina eboluzioak estatuko batez bestekoaren azpitik jarraitzen du

11-12-2018
Confebasken azken txosten honetan zehazten denez, EAEn Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresa kopuruak igoerarik handiena izan du azaro batean 2014az geroztik, urrian baino 179 enpresa gehiago erregistratu baitira. Azaroaren 30ean, erregistratutako euskal enpresen kopurua guztira 59.170 zen, baina, urtearteko terminoetan ikusita, %0,2ko hazkundea baino ez da. Sektoreka eta lurraldeka aztertuta, eraikuntzan eta Bizkaian hazi da gehien konpainien kopurua.

“Enpresaria arduratsua izan da, eta soldatei eutsi die, jaisteko aukera edukita ere”

10-12-2018
Berria egunkariak atzo argitaratu zuen elkarrizketa batean Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak gogorarazi zuenez, 2013ko lan erreformaren ondoren “oso enpresa gutxiak baliatu dute ultraaktibitatearen amaiera baldintzak eta soldatak murrizteko. Euskadiko enpresaria arduratsua izan da, eta soldatei eutsi die, haiek jaisteko aukera edukita ere. Oso gutxi dira estatuko itunetara aldatu diren enpresak”. Elkarrizketan zehar, Confebaskeko presidenteak Eusko Jaurlaritzarekin Eusko Jaurlaritzarekin enplegu gaietarako lankidetzarako sinatutako esparru akordioa ere aipatu du. “Guk ez dugu inor baztertu nahi.

Langabezia %5 baino gehiago jaitsi da Euskadin azken urtean, eta afiliazioa ia %2 igo da

04-12-2018
Confebaskeko Departamentu Ekonomiko eta Fiskaleko kide Pablo Martinek nabarmendu du langabeziari eta afiliazioari buruzko azaroko datuek baieztatzen dutela euskal lan merkatuaren "eboluzio ona": langabeziari zein Gizarte Segurantzako afiliazioari buruzko datuak positiboak izan dira”. Martinek azpimarratu du langabe kopurua sektore guztietan jaitsi dela, lehen sektorean izan ezik, eta, beraz, langabeziak “urte askotatik hona” dakarren “beheranzko joera” berretsi egin da.

“Gaur Korta sariekin errekonozitzen ditugun emakume bat eta hiru gizon enpresariren etsenpluak hobetzeko balio digu”

13-11-2018
Bere mintzaldian, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak nabarmendu duenez, sari hauek “gure iritziz, balio dute Joxe Mari Kortak hain ondo gauzatu zituen eta guk hainbeste defenditzen ditugun balioen sinbolo diren enpresariak aitortzeko: zintzotasuna, lana, lankidetza, konpromisoa eta herrialdearen ongizatean laguntzea. Ez terrorismoak ez azken 40 urteetan izan ditugun krisiek ez dute lortu balio horiek hondoratzea”. Halaber, Larrañagak enpresariek euskal gizartearen ongizateari egiten dioten ekarpenaren balio azpimarratu du.

Azken urtean Euskadiko hazkundea ia nulua izan da bai enpresa kopuruari bai autonomoen kopuruari dagokionez

09-11-2018
Confebasken azken txostenean zehazten denez, joan den urrian Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresa kopurua 70 handitu da iazko hilabete berdinarekin alderatuta, hau da, %0’1eko hazkunde txikia. Urriaren 30ean, konpaini kopurua guztira 58.991 zen, hau da, krisiaren aurretik egon zen topea baino zortzi mila enpresa gutxiago gutxi gorabehera. Sektoreka, eta urtearteko terminoetan, eraikuntzako enpresak (+%1’7) eta industriakoak (+%0’2) hazi dira. Aitzitik, zerbitzuen sektorean pixka bat jaitsi dira (-%0’1).