Noticias

Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du Kontseilu Nagusiaren saioaren ondoren, Eduardo Zubiaurre presidente berri duela

30-07-2019
Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du gaur goizean, Lehendakaritzaren egoitzan, elkarteko presidente berria, Eduardo Zubiaurre, buru zela. Zubiaurrek uztailaren 18an hartu zuen ofizialki Roberto Larrañagaren lekukoa, zeina karguan egon den azken lau urteotan. Bileran, Roberto Larrañagak, orain arte Confebaskeko presidente izan denak, pertsonalki esan dio agur lehendakariari, hitz hauen bidez: “Eskerrik asko zure hurbiltasunagatik; horri esker, elkarrekin lan egin ahal izan baitugu hainbat gairi buruz: enplegua, prestakuntza, etab. Nire ustez, hori guztia garrantzitsua izan da nola euskal enpresentzat, hala gure herriko garapen ekonomiko eta sozialerako”.

Euskadiko enpresa kopuruak ekain bateko daturik onena erregistratu du 2013tik

19-07-2019
Confebasken azken buletinean jasotzen denez, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua guztira 59.407koa da, hau da, ekain bateko daturik onena 2013az geroztik. Berriro ere, Eraikuntzako enpresak dira urtearteko hazkundearen liderrak Gizarte Segurantzako erregistroan (+%2), zerbitzuen eta industriaren sektoreak pixka bat erori diren bitartean.

“Beharrezko da gizon eta emakume enpresariei aitortza sozial handiagoa egitea, herrialdearen eta bertako pertsonen garapenean egiten duten ekarpen garbiagatik”

18-07-2019
Confebasken ohiko Kontseilu Orokorra elkartu da gaur, eta bertan ofizialdu egin da azken lau urteetan lehendakari izan den Roberto Larrañagaren erreleboa. Bere despedidan, Larrañagak eskerrak eman dizkie Kontseilu Orokorrari eta Confebaskeko talde eta elkarte kideei – Adegi, Cebek eta Sea – “Confebasken gidaritzan egin dudan lanean zuengandik jasotako hurbiltasun, adiskidetasun eta laguntasunagatik”. Beste aldetik, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko Lehendakari berriak hau azpimarratu du: “beharrezko da gizon eta emakume enpresariei aitortza sozial handiagoa egitea, herrialdearen eta bertako pertsonen garapenean egiten duten ekarpen garbiagatik. ‘Ezkutu sozial’ horrek ekintzailetza, berrikuntza eta ongizate komuna bultzatzen ditu, eta horiek dira bizi garen eta gure seme-alabentzat nahi dugun euskal gizartearen hiru zutabeak”.

Confebask, Hetel, Politeknika Txorierri eta Adegiren arteko itunak, “Global Training” programako 60 beka kudeatuko ditu LHko eta Unibertsitateko tituludun gazteek Europa, Amerika eta Asiako enpresetan praktikak egin ditzaten

12-07-2019
Beka horiei esker, EAEko gazteek beraien prestakuntza praktikoa handituko dute Europako, Estatu Batuetako, Hego Ameriketako eta Asiako hogei bat herrialde ezberdinetako enpresa eta erakundetan. Unibertsitateko eta Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako tituludunentzat izango dira bekak. Gutxienez 6 hilabete iraungo dute eta onuradunek batez beste 1.400 € jasoko dituzte hilean. Bekak eskatzeko epea 2019ko uztailaren 15an hasiko da, eta irailaren 13an amaituko da.

Euskadi ekonomia zirkularrean rol nabarmena jokatzen duen eskualde bat da, batez ere industriaren arloan

08-07-2019
Confebask Ingurumenari buruz argitaratzen duen Newsletterraren azken zenbakian, Euskadik gaur egun kokapen nabarmena dauka ekonomiaren ikuspegi zirkularraren garapen aplikatuan, batez ere industriaren arloan. Azken hamarkadetan, eragile publikoen eta pribatuen arteko lankidetza aktiboari esker, materialen zirkulartasunik handiena eta prozesuen efizientzia bilatzeko eta ekodiseinua aplikatzeko helburuarekin, gure adierazle nagusien bilakaera positiboa lortu ahal izan da, ingurumenari eta ekonomia zirkularrari dagokienez. Euskadi izan da Europako lehen eskualdea esparru horren inguruko diagnostiko bat egiten, Europar Batasunak definitutako irizpideen eta metodologiaren arabera.