Euskal enpresen errentagarritasuna %47 jaitsi da krisian zehar

  • Confebaskek Euskadiko enpresen marjinei buruz Diario Vascok eta Correok argitaratutako erreportajean parte hartu du
rentabilidad empresarial

Ibarmiako zuzendari nagusi eta Adegiko lehendakariorde Koldo Arandiak, Uvescoko zuzenari nagusi eta Confebaskeko Batzorde Exekutiboko Jose Ramon Fernandez de Barrenak, eta Confebaskeko departamentu Ekonomiko Fiskaleko Pablo Martinek euren ikuspegia azaldu dute  gaur egun euskal enpresak gehien kezkatzen dituen gai bati buruz: enpresa marjinak.

Izan ere, Pablo Martinen hitzetan, “azken bi urteetan egoera hobetu bada ere, oso urrun dago orain dela hamar urte zegoenetik. Berez, euskal enpresen errentagarritasuna %47 jaitsi da krisian zehar. Eta gaur-gaurkoz, okerrena igaro dela dirudien arren, kontua da merkatu globala geldiezina dela, eta horrek, askotan, marjinak etengabe sakrifikatzera behartzen du, bizirauteko”.

Lehia basatia da, hain zuzen ere, denek partekatzen duten alderdia gaur egungo garaiak aztertzeko orduan. “Globalizazioak - gehitu du Pablo Martinek - etengabeko ahalegina egitera behartzen du, eta denak ezin dira bertan mantendu. Kontuan hartu behar da berritzeko eta I+Garen alde egiteko beharra inoiz ez dela gelditzen;  eta hori marjinak sakrifikatuz egiten den zerbait da”.

 

                                                                                       IRAKURRI ERREPORTAJEA OSORIK