Jon Bilbao: ‘Gurea bezain ekonomia esportatzaile batean, ingurumenari buruzko ospe ona oso-oso positiboa da’

21-09-2017
“Produktu eta zerbitzu hobeak ekonomia zirkular berri baterako” lemapean, Basque Ecodesign Meeting-BEM2017 topaketa joan den irailaren 19an eta 20an gauzatu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Europan ekodiseinuari buruz egindako ekitaldi nagusietakoa izan da. Basque Ecodesign Centerrek antolatuta, lankidetza publiko-pribatuko egitasmoa da, eta bere kideak dira CIE Automotive, EDP Naturgas Energía, Euskaltel, Eroski, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia, Orona eta Vicinay Sestao euskal enpresak, Eusko Jaurlaritzako Ihobe eta SPRI sozietate publikoak eta Euskadiko kluster nagusiak; oraingoan, Confebask-eko Ingurumen Arloko zuzendari Jon Bilbaok ere parte hartu du.

Confebaskek programa bat jarri du abian euskal legebiltzarkideek enpresak bisitatzeko eta hobeto elkar ezagutzeko

19-09-2017
Confebaskek eta bere elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEAk plan bat jarri dute abian legebiltzarkideek euskal enpresak bisitatzeko, “legebiltzarraren eta enpresaren” arteko elkar ezagutza hobetzeko eta Euskal Ganberara zuzenean hurbiltzeko euskal enpresen funtzionamenduaren errealitatea, haiek egiten duten jarduera eta bizi duten egoera zehatza. Euskal legebiltzarkideek Aernnovaren eta Egile Taldearen instalazioetara egin duten bisitarekin inauguratu da programa.

Hezkuntza Saialak Confebaskeko lantaldeko enpreseei Unibertsitate-Enpresa Estrategiaren ardatzak aurkeztu dizkie

15-09-2017
Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais eta Gasteizko exekutiboaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari Miren Artaraz ardutatu dira 2017-2022 aldirako 'Unibertsitate-Enpresa Estrategia' aurkezteaz Confebaskeko Industria eta Prestakuntzako lantaldea osatzen duten enpresen aurrean. 'Unibertsitatea-Enpresa Euskal Estrategia' honen bi helburu nagusiak dira, batetik, euskal enpresek eskatzen duten kualifikazioaren profila izango duten pertsonak prestatzea (esaterako, 4.0 industriaren erronkei erantzuteko, etab.), eta, bestetik, Euskal Unibertsitate Sistemaren eta enpresaren arloaren arteko transferentzia zientifikoa sortzea eta areagotzea.

Confebaskek atxikipena sinatu du formazio duala indartzeko Europako Batzordeak sortutako Europako Aprendizen Aliantzarekin

14-09-2017
Confebaskek atxikipen ofiziala sinatu du gaur goizean Europako Aprendizen Aliantzarekin, (EUROPEAN ALLIANCE FOR APPRENTICESHIPS-EAfA- ingelesezko bere izena), garrantzi berezia ematen dio formazio dualaren sustapena eta herrialde ezberdinetan praktikak egitea errazteko ikasleen nazioarteko mugikortasunari. Confebasken atxikipen ofiziala gaur goizean formalizatu da bere zuzendari orokor Eduardo Aretxagaren sinadurarekin, Donostian Eusko Jaurlaritzak eta EAfAk berak antolatutako Lanbide Heziketako Nazioarteko Jardunaldi batzuetan bere parte hartzea aprobetxatuz.

Abuztuan Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua jaitsi egin da Euskal Herrian, eta autonomo kopurua nabarmen gainera.

13-09-2017
Abuztuan uztailean baino 580 enpresa gutxiago zenbatu dira Euskadiko Gizarte Segurantzan izena emanda; jaitsiera ohikoa da hilabete honetan, eta iazko abuztuan erregistratutakoa baino txikiagoa, orduan enpresen kopurua gehiago jaitsi baitzen: 854. Urteen artean - 2017ko abuztua/2016ko abuztua- hazkunde txiki bat dago gainera, nahiz eta iaz baino 97 enpresa gehiago besterik ez diren, hau da, orduan baino %0,2 gehiago, gaur egungo 57.862. Autonomo kopuruari dagokionez, abuztuan aurreko hilearekiko jaitsiera nabarmena erregistratu da.