Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, ‘EGOD’ egitasmoaren emaitza txostena Confebasken aurkeztu du

Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoa zabaldu nahi dute euskal gizartean, euskerarekiko atxekimenduak ahalik eta hitzarmen sozial eta politiko gehien izan ditzan.

Sailburuordetzak, Confebask, ADEGI, CEBEK eta SEA aukeratu ditu, euskal gizarteko eragilleekin izango dituen bileren artean, lehenengo aurkezpena egiteko

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, ‘EGOD’ egitasmoaren emaitza txostena Confebasken aurkeztu du

Ezkerretik hasita, Iñaki Martínez de LunaPatxi Baztarrika Sailburuordea, Francisco J Azpiazu CEBEKeko Idazkari Nagusia, Eduardo Aréchaga, Confebaskeko Zuzendari Nagusia, Amaia Gabilondo, SEA; eta Jon Etxabe, ADEGI (Argazkia, Confebask) 

2016-02-23

Gaurko bileran, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza PolitikarakoSailburuordeaIñaki Martínez de Luna, EGOD egitasmoaren zuzendaria eta Jorge Gimenez Bech, Euskaren Aholku Batzordearen idazkaria izan dira. Eta Confebasketik, besteak beste, Eduardo Aréchaga, zuzendari nagusiaFrancisco J. Azpiazu, CEBEKeko idazkari nagusiaAmaia Gabilondo, SEAko Marketing eta Komunikazio sailetik, eta Jon Etxabe, ADEGIko Komunikazio Zuzendaria.

Sailburuordetza eta erakunde patronalak bat etorri dira euskera sustatzeko behar diren euskal gizarte ororen adostasun zabal eta haundiaz. Hori kontutan hartuta, etaatxekimendu zabal baten oinarrituta,  helburu horretan aurreratzeko, hau da, euskeraren inguruan hitzarmen sozial sakon eta adostu baten alde lan egiteko prest agertu dira. Helburu horretan elkarrekin lan egiten jarraituko dute.