Confebaskek LH eta euskerari buruzko BIZKEUS jardunaldian parte hartu du

Confebaskek LH eta euskerari buruzko BIZKEUS

2016-11-10

BIzkaiko Foru Aldundiak eta Laneki elkarteak antolatutako saio horretan, euskera lan alorretan zelan bultzatu aztergai izan zen. Jardunaldia Lorea Bilbao Bizkaiako Euskera eta Kultura diputatuaren diskurtsoaz hasi zan. Jarraian Lanekiko presidentea den Rikardo Lamadridek hartu zuen hitza, eta azkenik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza politikarako Patxi Baztarrika sailburuordeak.

Horren ostean, mahai inguru baten, besteak beste, Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordeak, Cikautxo enpresako ordezkari batek, Julen Elgeta HETELeko presidenteak, eta  Agustín Campo Ikaslan Bizkiako presidenteak  parte hartu zuten.  Jardunaldiaren helburua euskera eta lanbide heziketa uztartzeko ekarpenak sortzea izan zen. Hausnarketa horretan,   Confebask ere izan zan.

Gaur egun, Euskadin, LHko ikaslegoaren  %27’4ak  ‘B’ edo ‘D’ ereduetan ikasten du. Halere, kopuru hau ez dator bat eskoletako eta ikastoletako zenbakiekin, non DBHko  %90’3ak bi eredu horietan ikasten duen. Beste alde batetik, lankideekin euskeraren erabilerari buruz, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren datuen arabera, egoera asko hobetu da azkenengo 15 urtetan, baina hala ere, erdara nagusia izaten jarraitzen du: lantokiko eguneroko harremanetan, %63an, erdera da gehien erabiltzen dan hizkuntza.

Gauzak horrela, hurrengo urteetarako  helbururik nagusiena LHko ikaslegoaren %50a ‘D’ eta ‘B’ ereduetan  ikasten egotea da.