“Lehendabiziko aldiz, hezkuntza, enplegu eta suspertze politikak uztartu ditugu enpresen eskaerarekin ez dadin garatu lanposturik bete gabe”
17-04-2018
Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak nabarmendu duenez, atzo Lehendakaritzan Confebaskek eta bere elkarte kideek - Adegi, Cebek eta Sea - Eusko Jaurlaritzarekin Enpleguaren eta Kualifikazioaren alde sinatu berri duten 2018-2020 Lankidetzarako Esparru Hitzarmena “akordio historikoa da, lehendabiziko aldiz, hezkuntza, enplegu eta suspertze politika publikoak uztartu ditugulako euskal enpresen eskaerarekin, 3 urteko epemuga horretan ez dadin garatu lanposturik bete gabe”. Confebaskeko zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, “2018 honetarako espero dena 2020ko horizontera estrapolatuta, kalkulatzen da euskal enpresek, aldi horretan, guztira 100.000 enplegu aukera eskainiko dira.