Noticias

“Euskadiko lan merkatuaren bilakaera positiboa izan da apirilean, langabezia jaitsi eta enplegua handitu baita jarduera sektore guztietan”

05-05-2021
Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia arduradunaren ustez, “lan merkatuaren bilakaera positiboa izan da, langabezia jaisteaz eta Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenen kopurua handitzeaz gain, hori lurralde eta jarduera sektore guztietan lortu delako. Egia da oraindik ere pandemiaren aurretik baino 10.000 langabe gehiago ditugula, baina espero dugu, txertaketak aurrera egin ahala, murrizketak arindu egingo direla eta enpresa eta kontsumitzaileen konfiantza berreskuratuko dela, eta Euskadiko lan merkatuak pixkana hobetzen jarraituko duela”.

"Ingurumenen onura gehien sortzen dituzten eta enpresen lehiakortasuna hobetzen duten eremuetan lan egingo dugu”

19-04-2021
Confebaskek ingurumenari buruzko azken newsletterrean argitaratutako elkarrizketa batean Ihobeko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "euskal enpresak izan dira eta dira Euskadiko ingurumenaren eraldaketaren eragile nagusiak. Egin behar dugun hurrengo urratsa da enpresen, batez ere ETEen, eta administrazio publikoaren artean lankidetza handiagoa lortzea, jasangarritasuna errentabilizatzeko. Ingurumen jasangarritasunak isla izan behar du emaitzen kontuan, aukera moduan, negozio nitxo berriak eta merkatu berriak irekiz, eta berrikuntza gehiago eginez. Egoera horretan, ekonomia zirkularra funtsezko tresna da gure enpresen lehiakortasuna handitzeko ".

Euskadik 38 enpresa galdu ditu martxoan, urteko hilabete horretarako ohi baino zifra okerragoa

16-04-2021
Confebasken azken txostenean zehazten denez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopuruak behera egin zuen martxoan aurreko hilabetearekin alderatuta, 38 enpresatan, aurreko ekitaldietako hilabete berdinean ohikoa baino zifra okerragoarekin. Guztira, Euskadin 57.386 konpainia zeuden erregistratuta martxoaren amaieran, 1.507 enpresa gutxiago iazko otsailean baino, hau da, enpresa guztien %2,6. Duela urtebete egon zen kopururik txikiena Gizarte Segurantzan inskribatuta, eta %28 berreskuratu dira harrezkero. Autonomoen kopuruari dagokionez, +320 hazi da aurreko hilabetearekin alderatuta, hilabete horretarako ohikoa denaren ildotik.

Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat abiarazi dute enpresa bakar bat ere gera ez dadin Euskadiko Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak ezagutu gabe

15-04-2021
Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak kanpaina bat hasi dute elkarrekin, Euskadiko enpresa guztiek jakin dezaten LHaren euskal ereduak zer abantaila eskaintzen dizkien, enpresa horien neurria eta sektorea edozein delarik ere. Alderdi hori azpimarratu du Asier Aloria Confebaskeko Prestakuntza, Talentu eta Enpleguko zuzendariak: "Euskadiko LHak eskaintzen dizkien aukerak ezagutzen ez dituenik ez egotea izango litzateke helburua, behar duenean bertan bermatu dadin. Altxor handia dugu gure LHan, eta edozein enpresari laguntzeko tresnak ditu: autonomo batetik, multinazional handi bateraino”. Hain zuzen ere, ahalik eta konpainia gehienengana iristeko asmoz, webgune espezifiko bat sortu da: www.empresafpeuskadi.eus

“Confebasken 26 urte daramagu Euskadiko Lanbide Heziketaren urteko ekitaldia egiten, bakarra estatu osoan, horren aitortza soziala sustatzeko”

07-04-2021
Asier Aloria Confebaskeko Prestakuntza, Talentu eta Enplegu zuzendariak 'online' ekitaldi batean parte hartu du gaur goizean, CEOEk eta Bertelsmann Fundazioak antolatuta, LH dualaren dinamizazioan enpresa erakundeek duten rolari buruz. Confebasken eta LH dualaren euskal eredua, hain zuzen ere, 'arrakasta kasu' gisa aurkeztu izan da. Halaber, eta Euskadiko LHa hobetzeko estrategia bateratuaren barruan, Asier Aloriak azpimarratu du garrantzitsua dela “LHaren aitorpen sozialean sakontzea. Guk beti uste izan dugu hori funtsezkoa dela, eta, horregatik, duela 26 urtetik hona, Euskadiko LHaren urteko ekitaldi bat egiten dugu