Prestakuntza

Departamento de Formación

 

Jakinaren gainean zer garrantzitsuak diren, enpresen lehiakortasunean, giza baliabideak eta giza baliabide horiek etengabeko aldaketetara egokitu beharra, CONFEBASK apustu irmoa ari da egiten prestakuntzaren alde duela 25 urte pasatik hona. Filosofia horri leial, "zubi lana" egiten ari da, produkzio sistemaren beharrak hezkuntza sistemara lekualdatuz, eta, horrez gain, Prestakuntza Departamentuaren bidez, EAEko enpresetan prestakuntza praktikoa egiteko programa aitzindariak martxan jartzeko zeregina gidatuz.

Prestakuntza arloari dagokionez, CONFEBASKen helburua estuki lotuta dauden 2 jardute ildoren barruan sartzen da:

  • Euskal enpresentzat enplegagarri izan daitezkeen ezagutza, trebetasun eta jarrerak dauzkaten pertsonen gehikuntza kuantitatiboa.
  • Euskal enpresetan enplegatuak edo enplegagai diren pertsonek dauzkaten konpetentzien gehikuntza kualitatiboa.

Hala, prestakuntzak dakarren balio erantsia areagotu nahi da, horixe delakoan gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko palanka.

Hemen...

Heziketa profesionalari, prestakuntza dualari, nazioarteko mugikortasun bekei, enplegurako prestakuntzari eta prestakuntzarekin lotutako beste aspektu batzuei buruzko informazioa topatuko duzu.