Confebask burutzen ari da Erasmus+ bekekin atzerriko enpresetan praktikak egingo dituzten LHko 70 gazte ingururen irteera
24-02-2022
Confebaskeko Prestakuntza Sailak hirurogeita hamar gazte elkartu ditu gaur goizean Bilbon, Euskadiko LHko 27 ikastetxe publiko zein itunpekoetakoak, zeinek datozen asteetan euren lehen praktikak egingo baitituzte atzerriko enpresetan, Erasmus + beken eskutik; Europako programa hori EBk, SEPIEren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Diputazioak finantzatzen dute, eta Confebaskek kudeatzen du orain dela 26 urtetik. Euskal Enpresarien Konfederazioa da proiektuaren liderra, eta ikasleek ikasten duten LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu. Aurten, hautatutako konpainiak Irlandan, Italian, Portugalen, Frantzian, Alemanian, Suedian eta Maltan daude, eta 13 asteko prestakuntza praktikoa egingo dute martxotik ekainera.