Noticias

Langabezia %5 baino gehiago jaitsi da Euskadin azken urtean, eta afiliazioa ia %2 igo da

04-12-2018
Confebaskeko Departamentu Ekonomiko eta Fiskaleko kide Pablo Martinek nabarmendu du langabeziari eta afiliazioari buruzko azaroko datuek baieztatzen dutela euskal lan merkatuaren "eboluzio ona": langabeziari zein Gizarte Segurantzako afiliazioari buruzko datuak positiboak izan dira”. Martinek azpimarratu du langabe kopurua sektore guztietan jaitsi dela, lehen sektorean izan ezik, eta, beraz, langabeziak “urte askotatik hona” dakarren “beheranzko joera” berretsi egin da.

Roberto Larrañaga:“gizarte moduan, gure lanbide heziketa izaten dena izango gara”

28-11-2018
Jardunaldian parte hartu du baita ere Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako Cristina Uriarte, Beatriz Artolazabal eta Arantxa Tapia sailburuak. Bere mintzaldian Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak adierazi duenez, “Europako eskualderik lehiakorrenen eta garapen ekonomiko eta sozialik handienekoen klubeko kide izaten jarraitu nahi badugu, gure etorkizunaren gakoak izango dira pertsonak, enpresak eta, batez ere, prestakuntza. Gure lanbide heziketa izaten dena izango gara.

“Gaur Korta sariekin errekonozitzen ditugun emakume bat eta hiru gizon enpresariren etsenpluak hobetzeko balio digu”

13-11-2018
Bere mintzaldian, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak nabarmendu duenez, sari hauek “gure iritziz, balio dute Joxe Mari Kortak hain ondo gauzatu zituen eta guk hainbeste defenditzen ditugun balioen sinbolo diren enpresariak aitortzeko: zintzotasuna, lana, lankidetza, konpromisoa eta herrialdearen ongizatean laguntzea. Ez terrorismoak ez azken 40 urteetan izan ditugun krisiek ez dute lortu balio horiek hondoratzea”. Halaber, Larrañagak enpresariek euskal gizartearen ongizateari egiten dioten ekarpenaren balio azpimarratu du.

Azken urtean Euskadiko hazkundea ia nulua izan da bai enpresa kopuruari bai autonomoen kopuruari dagokionez

09-11-2018
Confebasken azken txostenean zehazten denez, joan den urrian Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresa kopurua 70 handitu da iazko hilabete berdinarekin alderatuta, hau da, %0’1eko hazkunde txikia. Urriaren 30ean, konpaini kopurua guztira 58.991 zen, hau da, krisiaren aurretik egon zen topea baino zortzi mila enpresa gutxiago gutxi gorabehera. Sektoreka, eta urtearteko terminoetan, eraikuntzako enpresak (+%1’7) eta industriakoak (+%0’2) hazi dira. Aitzitik, zerbitzuen sektorean pixka bat jaitsi dira (-%0’1).

Confebask Euskadin egingo den Enpleguaren Nazioarteko lehen Biltzarraren inaugurazioan izan da

05-11-2018
“Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra: Erronkak, aldaketa handia egiteko” izeneko ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak antolatu du, eta bertako sailburu Beatriz Artolazabalek inauguratu du gaur goizean, Vitoria-Gasteizen, bertan zirelarik ordezkari instituzional eta sozial ugari, horien artean Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederazioa, eta bere izenean Roberto Larrañaga lehendakaria. Bere mintzaldian, sailburuak “langabezia pixkana murriztea eta teknologia berrietan prestatzeko beharra” azpimarratu ditu. Ildo horretan, hainbat euskal enpresaren esperientziak azalduko dira, tartean Mercedez Benz edo Aernnova , besteak beste, eta Trento edo Eskozia bezalako eskualdeen kasuak ere ezagutuko dira.