Confebaskek positibo baloratu du EAJk eta PPk kupoari buruz Madrilen lortutako akordioa
03-05-2017
Confebask pozik agertu da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Cristobal Montorok Madrilen izenpetutako akordioarekin, 2007tik gauzatzeke zegoen Kupoaren likidazioa dela eta. Berez, horixe zen legealdi honetarako agenda enpresarialean sartutako helburu nagusietakoa, zeina Confebaskek orain dela hilabete batzuk helarazi baitzien alderdi politikoei.
Akordio positiboa, bi administrazioen arteko harreman finantzarioen hamar urteko ziurgabetasuna amaitzen delako. Eta hemendik aurrera segurtasun juridikoko garai zabal bat irekitzen da euskal kontu publikoetarako.