2019a Euskadiko enpresa kopuruan hazkunde oso txikiarekin hasi da

  • Confebasken buletina enpresa sarearen urtarrileko bilakaerari buruz
evolución empresas Euskadi

2019-02-12

Euskadin hainbat urtez geldituta dago enpresen sorrera, eta 2019 honen hasieran ere luzatzen ari da. Euskadiko enpresa kopuruari buruz Confebasken azken buletinean adierazten denez, urtarrilak berretsi egin du joera, aurreko urteko hilabete berdinean baino 95 firma gehiago besterik ez dira, hau da, +%0’2, guztira Gizarte Segurantzan 58.740 enpresa inskribatuta egonik.

Gainera, EAEn enpresak sortzeko erritmoa, berriro ere, estatuko gainerako lekuetan baino apalagoa da, estatuan urtarrilean Euskadin baino portzentaje askoz handiagoa lortu baita (%1,1).

Sektoreen arabera, Zerbitzuetan eta Eraikuntzan dihardutenak igo dira, eta industrialek, berriz, -%0,3ko atzerakada txikia izan dute.  

Autonomoen kopuruari erreparatuta, horrek ere urtarrileko ohiko portaera izan du, eta  jaitsi egin da, bai urtearteko konparatiban bai aurreko hilabetearekiko. Urtarrilea EAEn 171.564 autonomo zeuden inskribatuta.

Finean, urtarrileko datuak ikusita, Confebasken berriro diogu beharrezkoa dela enpresa bokazioak zaintzea eta sustatzea, eta baita ere elkarlanean aritzea, dagoen enpresa sarea finkatuko duen giro aproposa lortzeko, horrek sortzen baitu enplegua eta aberastasuna.

Newsleterra ikusi