Euskadiko enpresa kopuruak ekain bateko daturik onena erregistratu du 2013tik

evolución empresas junio

2019-07-19

Confebasken  azken buletinean jasotzen denez, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua  guztira 59.407koa da, hau da, ekain bateko daturik onena 2013az geroztik.

Berriro ere, Eraikuntzako enpresak dira urtearteko hazkundearen liderrak Gizarte Segurantzako erregistroan (+%2), zerbitzuen eta industriaren sektoreak pixka bat erori diren bitartean.

Estatuarekin alderatuta, lehen seihilekoaren bilakaera pizka bat hobea izan da Euskadin (+%0,24 igo da enpresa kopurua), estatuan baino (+%0,20), baina egia da, halaber, krisiaren aurreko mailari dagokionez, enpresa kopurua gehiago murriztu da EAEn (-%7,9) estatuan baino (-%4).

Autonomoen kopuruari dagokionez, 2018ko ekaineko zifrarekin alderatuta, 972 gutxiago daude, 171.965 izanik. 

 Laburbilduta, ekainean enpresa kopurua mantendu egin da, eta autonomoena berriro jaitsi da. Enpresa kopuruaren urtearteko hazkundea oraindik ere txikiagoa da EAEn estatuan baino, nahiz eta urteko lehen seihilekoan distantziak pixka bat laburtu diren arren.

                                                                                                                               NEWSLETTER (Web)