Euskadiko enpresa txikiak ahulagoak dira handiak edo ertainak baino, finantzaketari dagokionez

GRÁFICO CONFEBASK

2019-04-30

Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz atera duen azken buletinak, besteak beste, Orkestraren – Lehiakortasunerako Euskal Institutua – azterketa bat dauka, euskal enpresen ahultasun finantzarioari buruz, neurriaren arabera. Ikerketak ondorioztatu duenez, konpainia handiak edo ertainak indartsuagoak dira finantzarioki enpresa txikiak edo mikro enpresak baino; kontzeptu horren barruan sartzen da kanpoko faktoreen ondorioz ordaintzeko betebeharrei aurre egiteko gaitasuna izatea edo ez izatea.

Zehazki, Orkestraren azterketak dioenez  – Confebaskek jaso du –, erreferentziazko urtean, 2017an, hiru euskal enpresa txikitatik ia bat ahula zen finantzarioki, eta enpresa ertain eta handiei dagokienez, berriz, ehuneko hori %16-%19ra murrizten da. Horrek erakutsiko luke enpresaren tamainaren eta arrisku finantzarioaren arteko zuzeneko harremana dagoela.

Albiste hori Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz atera duen buletinean irakur daiteke, eta beste gai batzuk ere lantzen dira, konpainiaren tamainari lotutakoak,  esaterako, kreditua eskatzen dutenean aurre egin beharreko prezio desberdinak, edo hornitzaileei azkarrago edo geroago ordaintzea, duten neurriaren arabera negoziatzeko ahalmena mugatuagoa delako.

Halaber, Newsletterrak esteka interesgarriak ematen ditu enpresen dimentsioari eta hazkundeari buruz, Euskadi barruan zein kanpoan.

                                                                                                        NEWSLETTER OSOA (Web)