Confebaskek lehen eta bigarren mailako LH dual berriari buruzko Informazio Gida bat aurkeztu du enpresei zuzenduta, bereziki euskal ETEei

  • Gidan, enpresen prestakuntza beharrei erantzuteko sortutako ibilbide dual berria ezagutarazten da (Hemen Ikusi)
GUÍA CONFEBASK

2023-04-26

Enpresei – bereziki euskal ETEei – ibilbide dual berria ezagutarazteko, Euskadiko LHaren eta Confebasken artean dagoen lankidetza esparruaren barruan, gure enpresa erakundean Informazio Gida berri bat argitaratu dugu.

Modu arin eta didaktikoan, modalitate dual berri horren ezaugarri nagusiak eta onurak azaltzen dituen gida bat da, zeina sakonago zehaztu daitekeen Euskadin, joan den 21/22 ikasturtetik abian jarritako aurretiazko esperientzia pilotu bat dugulako. Proba LHko zentro publiko eta pribatu-itunpekoetan garatzen ari da, eta Informazio Gida honetan aurki daiteke parte hartzen duten zentroen zerrenda.

Euskadiko Lanbide Heziketa Dualak enpresen beharretara etengabe egokitzeko ibilbide bati ekin zion 2012. urtean. Horri esker, hainbat ibilbide zehaztu dira, prestakuntza gradu eta iraupen desberdinekoak, enpresan prestatzeko egonaldia ere une desberdinetan has daitekeelarik. Enpresen beharrei malgutasunez erantzuteko bide bat.

Horrela, Euskadin prestakuntza Dualari bultzada berri bat eman nahi zaio, gero eta enpresa gehiagok parte hartzen laguntzeko, edozein sektore edo tamainatakoak izanik ere, baita mikroeteak, merkataritza txikikoak edo autonomoak ere.

Horrez gain, lanbide heziketa antolatzeko eta integratzeko onartu berri den lege organikoak (3/2022 LOFP) estatu mailan proposatzen duen LH berriak aukera ematen du prestakuntza zikloetako ikasleek prestakuntza duala enpresan garatzeko, bai 1. mailan, bai 2. mailan.