Confebask Innobasqueren batzar nagusian, enpresak I+G+Barekin duen konpromisoa nabarmenduz

  • Confebaskek, Isabel Busto bere lehendakariaren bidez, Innobasqueko lehendakariordetza bat du
Innobasque

Isabel Busto, Confebaskeko lehendakaria, lehenengo ilaran, ezkerretik hasita, laugarrena

2023-06-07

Isabel Busto Confebaskeko lehendakaria Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak gaur goizean egindako batzar nagusian izan da, euskal enpresa erakundeko lehendakariordeetako bat baita. Batzarrean Iñigo Urkullu lehendakaria ere izan da.

Batzarrean, Innobasquek azpimarratu du Euskadirako aurreikuspenek adierazten dutela I+Gko inbertsioak %7 hazten jarraituko duela, “datorren jokalekuaren ezaugarriak izango direlarik interes tasa altuak, defizit publikoa kontrolatzeko neurriak eta NextGenerationEU funtsen amaiera”.

Europar Batasunak posizioak galdu dituen arren, eta Txina eta Estatu Batuen lehia bizia indartzen ari den arren, Euskadik tinko eutsiko dio berrikuntzaren aldeko apustuari, eta bilakaera hain positibo horren gako nagusietako bat Euskal Berrikuntza Ekosistemaren sendotasuna izango da.