Euskadiko enpresa eta autonomoen kopuruak duela hamar urte baino gehiagotik maiatz bateko jaitsierarik handiena izan du

  • Confebasken txostena, Gizarte Segurantzako maiatzeko erregistroaren datuekin
Confebask

2023-06-12

Confebaskek azken buletinean zehaztu duenez, Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresen kopurua 50 murriztu zen maiatzean, 2011tik maiatzerako izandako zifrarik txarrena. Euskadin joan den hilean erregistratutako konpainien kopurua, guztira, 58.065 izan zen.  Horrez gain, autonomo kopuruak ere jaitsiera handia izan zuen maiatzean, 194 lagun gutxiago, 2009az geroztik hilabete horretarako jaitsierarik handiena.

Aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta, Euskadin 221 enpresa gutxiago daude erregistratuta (-%04), eta autonomoen kopurua, berriz, 167.803raino jaitsi da, hau da, urte arteko -%1eko jaitsiera.

Sektoreka, maiatzean eraikuntzako enpresen kopuruak gora egin zuen, eta behera, berriz, industriakoak eta zerbitzuetakoak. Hain zuzen ere, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren aurretik), Industrian gertatu dira jaitsierarik handienak (-%4 eta 267 enpresa gutxiago), eta ondoren Zerbitzuak daude (-%1,6 eta 742 enpresa gutxiago). Eraikuntzan, berriz, 90 enpresa gehiago erregistratu dira (+%1,8).

Estatuarekin alderatuta, maiatzean Euskadin enpresa kopuruak urte arteko -%4ko jaitsiera izan zuen, eta estatuan, ordea, +%0,3 igo zen.

Azkenik, konkurtsoan zeuden euskal enpresen kopurua 253ra igo zen 2022an, 2021ean baino -%3,1 gutxiago, laugarren hiruhilekoan -%13,6 murriztu ondoren. -%3,1eko jaitsiera hori ez dator bat estatuan gertatutakoarekin, non 2022an konkurtsoan sartutako enpresen kopurua +%16 igo baita.