Confebaskek lan osasun eta segurtasunean Osalanekin duen lankidetza sendotu du, azken hiruhilekoan hainbat egitasmo martxan jarrita

  • Confebasken Newsletter berria Laneko Arriskuen Prebentzioari buruz
Seguridad Laboral

Egitasmo horien artean dago Segurmaniaren webgune berriaren inaugurazioa, Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek elkarrekin sortua.

Horrez gain, Confebaskeko Lan Segurtasuneko zuzendaria Eusko Legebiltzarraren aurrean agertu berri da Euskadiko lan istripuen bilakaera azaltzeko, eta parlamentariei gomendatu die jarraipen “zuzena eta bitartekaririk gabeaegiteko Osalanek ematen dituen datuei buruz.

Confebasken Newsletterraren azken zenbakian Lan Osasun eta Segurtasunari buruz kontsulta daitezkeen albisteetako bi dira, laneko arriskuen prebentzioaren inguruan. Gainera, beste gai batzuk ere kontsultatu daitezke, hala nola Euskadin Laneko Segurtasunaren “ ikuskatzaileordearen” figura sortu izana, edo Osalanen gidaren aurkezpena, enpresen eta erakundeen kudeaketa prebentiboan generoaren ikuspegia sartzen laguntzeko.

Ohikoa denez, buletinaren azken edizio honetan hainbat egitasmo ere jasotzen dira Euskadi zein estatu eta Europaren esparrukoak, eta albisteak, artikuluak eta praktika onak interesgarriak izango direlakoan euskal enpresentzat zein langileentzat.

                                                                                                                          Ikusi Newsleterra