“Lan egiteko modu berriak eta horiei lotutako arriskuak ikertzea funtsezko zereginetako bat da, eta Osalanen enpresekin eta enpresa erakundeekin lankidetzan egiten dugu, besteak beste”

  • Elkarrizketa Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Iscarrekin, Segurmaniaren zenbaki berri baterako (ikusi hemen)
Segurmania

2023-04-24

Segurmania Confebaskek eta bere hiru erakunde fundatzaileek -Adegi, Cebek eta Sea- Euskadin laneko prebentzio eta osasun kulturari buruz orain dela ia bost urte sortutako ekimen bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen babesa dauka.

Azken zenbakian (ikusi hemen), Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Iscarri egindako elkarrizketa bat jasotzen du, laneko prebentzioaz eta segurtasunaz hitz eginez, baita nola eboluzionatu duen, Euskadin nola egiten den eta zer erronkari aurre egin behar dien ere.

Adierazten duenez, azken hamarkadetan, “aldaketa oso-oso bizkorrak gertatu dira hainbat alorretan, horien artean nanoteknologiak, eremu elektromagnetikoekiko esposizioari lotutako arriskuak, sistema industrialen robotizazioaren inpaktua, arrisku psikosozialak, etab...”.

Eta argi dagoena da –jarraitzen du– lan arriskuen prebentzioan ez dagoela atsedenerako tarterik. Lan egiteko modu berriak eta horiei lotutako arriskuak ikertzea da, hain zuzen ere, Osalanen egiten dugun zerbait, enpresekin, prebentzio zerbitzuekin, patronalen erakundeekin eta erakunde sindikalekin etengabe lankidetzan, hainbat gairen inguruan, hala nola: gaixotasun profesional berriak, material berriak, zahartzea, telelana, jazarpena, plataforma berriak, arrisku psikosozialak... Prebentzio lana, lana eta lan gehiago eskatzen duten egoerak”.

Osalaneko zuzendari nagusiaren iritziz, “gero eta kontzientziazio handiagoa dago Laneko Arriskuen Prebentzioaren garrantziari buruz : arlo honetan iruditzen zait egon den eboluziorik handiena dela gizarteak, enpresek, prebentzio zerbitzuek, eragile sozialek eta administrazioek estrategiak eta helburuak partekatzeko eta lankidetzan aritzeko orientazioa”.

Lourdes Iscarrekin egindako elkarrizketaz gain, Segurmaniaren azken zenbakian jokabide seguruetarako jarraibideak sartzen dira hainbat jardueratan, hala nola eraikuntzan eta altuerako erorikoen aurkako banakako babes sistema motetan, erakunde batean erantzukizun giroa sortzeko funtsezko bederatzi ekintza proposatzen dira, eta aholku praktikoak ematen dira laneko ekipamenduen kontsignazioari eta hori behar bezala egiteari buruz.

Ikusi newsletter osoa hemen