Confebaskek enpresa topaketa bat antolatu du Pedro Duque Zientzia eta Berrikuntza ministroarekin

21-01-2021
Zientzia eta Berrikuntza ministro Pedro Duquek Confebaskek antolatutako enpresa topaketa batean parte hartu du, gaur goizean, eta euskal enpesa teknologikoen ordezkaritza esanguratsu bat egon da bertan. Helburua izan da lehen eskutik ezagutzea Espainiako Gobernuak I+Ga bultzatzeko epe labur eta ertainera hartu behar dituen neurri nagusiak. Ondoren, eztabaida bat abiatu eta iritziak trukatu dira, bilkuran zeuden enpresen partaidetzarekin: Added Value Solutions (AVS), Graphenea eta Egile (Gipuzkoa); Tecuni, Satlantis eta Sader (Bizkaia); eta BTI Biotechnology, AJL Ophtalmic eta Lantek Sheet Metal Solutions (Araba).

Euskadik 1.400 enpresa baino gehiago galdu ditu 2020an, eta jaitsierarik handiena izan da 2012tik, baina moderatutzat jo daiteke, oraingo atzeraldia askoz biziagoa izan dela kontuan hartuta

18-01-2021
Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz landu duen azken newsletterrean zehazten denez, 2020ko ekitaldia orain dela zortzi urteko jaitsierarik handienarekin itxi zen, 1.436 enpresa gutxiagorekin. Edonola ere, Covid-19ak euskal enpresen sarean izan duen eragina begien bistakoa den arren, horren magnitudea moderatua izan da, izandako atzeraldiaren intentsitatea kontuan hartuta. Sektoreka, 2020an enpresa kopuruaren jaitsierarik handiena batez ere Zerbitzuen sektorean geratu da , -%3,ekin, 1.342 enpresa gutxiagorekin, eta ondoren datoz Industria, -%1,5 eta 97 enpresa gutxiago, eta Eraikuntza, urteko balantzean 2 enpresa baino galdu ez direlarik. Eta Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaera estatukoarekin alderatuta, 2020an enpresa kopuruaren urte arteko jaitsiera arinagoa izan da Euskadin (-%2,4) estatuan baino (-%3,3).

Confebaskek 2021ean euskal ekonomia biziki haziko dela aurreikusten du, %7,2, baina aurten galdutako guztia berreskuratu gabe, horretarako 2022ra arte itxaron beharko baita

28-12-2020
Aurrekaririk gabeko atzeraldi baten ondoren, Confebaskek datorren urterako aurreikusten du euskal ekonomia %7’2 haziko dela, biziki, nahiz eta hori, garrantzitsua izan arren, ez den nahikoa izango aurten galdutakoa berreskuratzeko. Horretarako, 2022ra arte itxaron beharko da, euroguneko herrialdeetan gertatzen denarekin batera, eta Espainiako ekonomiarako aurreikusten dena baino urtebete lehenago. Edonola ere , kontuan hartu behar da pandemiaren etorkizunari buruz dagoen ziurgabetasun handiak baldintzatu egiten duela ‘jokaleku nagusi’ hori. Horrenbestez, azkenean bilakaera zein den, Euskadin 2021erako espero den hazkundearen urkila %5 eta %8’5 artean egon daiteke. Sektoreka, Euskadin 2021ean denek izango dute hobekuntza nabarmena, zerbitzuen sektore pribatutik hasita, nahiz eta aisiari eta turismoari lotutako jarduerak geroago abiatuko diren.

Azaroa urrian baino 494 enpresa gutxiagorekin itxi da Euskadin, eta autonomoen kopurua hazi egin da

11-12-2020
Confebasken azken buletinean zehazten denez (ikusi hemen), azaroa ez da hilabete ona izan enpresa kopuruari dagokionez, hobea izan den arren autonomoei dagokienez. Euskadin Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopuruari dagokionez, azaroa urrian baino ia 500 enpresa gutxiagorekin itxi da (-494), guztira 57.460 enpresa egonik. Otsailarekin alderatuta (jarduera itxi baino lehen), Euskadin 1.433 enpresa gutxiago zenbatzen dira, guztizkoaren %2,4, nahiz eta apirileko minimoaz geroztik galdutako enpresen %32 berreskuratu diren. Sektoreka, 2020ko azaroa 2019ko azaroarekin alderatuz, enpresa kopurua nabarmen jaitsi da Zerbitzuetan, -%3,5 (-1.612 enpresa), eta ondoren daude Industria, -%1,6rekin (-109), eta Eraikuntza, azken urtean enpresa kopuruan izandako urte arteko jaitsiera -%0,7 izanik (-34 enpresa).

“Gure enpresetan lanbide heziketaren alde egiten jarraitu behar dugu, pandemia pasatuko delako eta haien talentua behar izaten jarraituko dugulako”

02-12-2020
Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek gaur goizean, euskal Enpresa&LH urteko ohiko ekitaldian, nabarmendu duenez, “urte bereziki zaila izaten ari den arren, ziurgabetasunez betea, pandemia globalarengatik, garrantzitsua iruditzen zaigu, hain zuzen ere, gure Lanbide Heziketaren alde egiten jarraitzea. Pandemia pasatuko delako… eta, pasatzen denean, gure LH ereduak ageri duen talentu eta prestakuntza behar izaten jarraituko dugulako”. “Beraz - jarraitu du -, gazteen prestakuntzan inbertitzen eta gazteak gure enpresetan hartzen jarraitu behar dugu, bai lantokiko prestakuntzaren bidez - LP -, bai prestakuntza dualaren bidez”.