“Gakoa da gure indarguneak aprobetxatzea urte honi eusteko eta datorrenean gure jarduera, enplegua eta ongizatea berreskuratzeko”

13-05-2020
Hainbat komunikabidetan emandako elkarrizketetan, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek agerian jarri ditu euskal ekonomiaren eta, oro har, gizartearen indarguneak Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko. Euskal ekonomiaren indarguneen artean aipatu ditu industria sektorea eta esportazioa, baita ere “egonkortasun instituzionala, ‘diru publikoaren’ egoera saneatua edo Kontzertu Ekonomikoa bezalako tresnak”, horiei esker Euskadiren bereziasunei egokitutako zerga politika bat diseinatu daitekeelako. “Mantendu egin behar ditugu enpresak, pertsonak, ongizate gizartearen zerbitzuak, etab. Eta, horretarako, administazioak zorpetu egin beharko dira. Zorra – zentzuzkoa eta arrazoitua – zentzuz itzuli beharko da gero, tarteka, eta etorkizuneko belaunaldiak hipotekatu gabe. Hor kokatzen da gure proposamena”.

Euskadiko enpresa kopuruak apirilean mailarik apalena markatu du 2001az geroztik

12-05-2020
Confebask Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz atera duen azken Newsletterrean zehazten denez, apirilak espero zena erakutsi du, eta serie historiko osoko hilabete horretarako daturik makurrenak erregistratu ditu, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 2001eko antzeko zifretan utzita. Autonomoen jaitsiera ere oso handia izan da, martxokoa baino handiagoa, 2002tik egoen mailarik baxuenean kokatuta. Zifra zehatzei erreparatuta, apirilean orain dela urtebete baino 2.309 enpresa gutxiago erregistratu ziren Euskadin, hau da, urtearteko jaitsiera -%3,9koa izan da, serie osoko urtearteko jaitsiera erritmorik handiena. Gizarte Segurantzan guztira inskribatutako enpresen kopurua 58.786an geratu da, erregistrorik baxuena izanik 2001az geroztik.

Confebask hainbat neurri proposatu dizkie Eusko Jaurlaritzari eta gizarteari oro har, Covid-19aren krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean

08-05-2020
 Confebaskeko Batzorde Exekutiboak Eusko Jaurlaritzari proposatzen diona da aldi baterako zerga errekargu bat, finalista, denbora tarte jakin baterako, krisitik ateratzeko nahitaez hartu beharko den zorra itzuli ahal izateko. Zerga errekarguaren irismen, zenbateko eta epe zehatzak zehaztea faltako litzateke. Proposamen horiek badute aurrekaririk bai Euskadin bertan, bai Europako beste herrialde batzuetan, esaterako, Alemanian.

“Ekonomia zirkularra, ikasgai saihestezina COVID-19aren ondoren”

29-04-2020
‘Empresa XXI’ hamabostekarian jasotako artikulu batean, zeina Confebaskek jasotzen baitu Ingurumenari buruzko azken Newsletterrean (ikusi hemen), Confebaskek arlo horretan duen arduradun Amaia Lopez Iriondok azpimarratzen duenez: “COVID-19aren ondorioz bizitzen ari garen inguruabar nahasi hauek gorabehera, pentsatzen hasi behar dugu nola nahi dugun birplanteatu ekonomiaren berraktibazioa eta enpresak berriro irekitzea. Artikulua osorik irakurri daiteke Confebaskek Ingurumenari buruz ateratzen duen Newsletterraren azken edizioan, zeinak formatua eta edukiak eraberritu baititu, irakurtzeko erakargarriagoak eta praktikoagoak izan daitezen.

Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak aurrekaririk gabeko jaitsiera sufritu zuen martxoan

14-04-2020
Confebaskek enpresa kopuruaren bilakaeraz argitaratzen duen newsletterrean erakusten denez, martxoa inoiz erregistratutako hilabeterik txarrena izan da euskal enpresa sareari dagokionez, enpresa kopurua biziki urritu baita, baita autonomoen kopurua ere, Covid 19a ekonomian izaten ari den inpaktuaren ondorioz. Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak aurrekaririk gabeko jaitsiera sufritu zuen martxoan, 57.125 enpresa zenbatu baitziren, otsailean baino 1.768 enpresa gutxiago. 2019ko martxoan zeudenekin alderatuta, gaur egun 2.181 enpresa gutxiago daude. Enpresen kopuruaren urtearteko jaitsiera -%3,7an kokatu da, 2009ko abuztuko urtearteko jaitsieraren erritmoaren pare, orain arte erregistratutako handiena izan zelarik.