Euskal enpresek 100.000 enplegu aukera eskainiko dituzte 2018-2020 aldian, horietatik 30.000 baino gehiago 2018 honetan bertan bete beharrekoak.
16-04-2018
Euskal enpresek 2020ra arte bete beharko dituzten 100.000 enpleguetatik, 30.000 belaunaldi erreleboagatik izango dira, eta 70.000 jarduera handiagoa aurreikusten delako. Enpresen eta beraien Enpresa Erakundeen nahia da enplegurako aukera horiek batez ere emakumeei hurbiltzea, enpresek gehien eskatzen dituzten adar industrial eta teknikoetan laneratzea sustatuz eta bultzatuz.
2018 honetan eskainiko diren 30.000 lanpostuetatik, ia erdiak lanaldi osoko kontratu mugagabeekin beteko dira. Azterketak agerian jartzen du, halaber, 10 euskal enpresatik 7k diotela gero eta arazo gehiago dutela beharrezko profil profesionala duten langileak kontratatzeko.