Noticias

Euskadin enpresa kopurua hirugarren hilabetez jarraian hazi da, orain dela bost urtetik azaro baterako daturik onenarekin

16-12-2019
Confebaskek enpresa sarearen bilakaerari buruz atera duen azken Newsletterrean irakurri daitekeenez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua hazi egin da, hirugarren hilabetez jarraian, azaroan guztira 59.213 enpresa izateraino. Zehazki, azaroan, erregistratutako konpainien kopurua 330 enpresarekin hazi da aurreko hilabetearekin alderatuta, eta 43rekin orain dela urte bat kontabilizatutakoekin alderatuta, hau da, +%0’1 dira. Azaro baterako daturik onena da 2014. urteaz geroztik. Sektoreka, berriro ere nabarmentzen da Eraikuntzaren indarra (+%1,6), ondoren egonik Zerbitzuak (+%0,1), eta Industrian, berriz, pixka bat jaitsi da enpresen kopurua (-%1,4).

Confebask euskal enpresek Hizkuntza Kudeaketan duten Kalitate maila neurtzen duen “Bikain” ziurtagiriak emateko ekitaldian izan da

11-12-2019
Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurre gaur arratsaldean Donostian izan da, Kursaal Jauregian, “Bikain” ziurtagiriak emateko ekitaldian. “Bikain”-ek euskal erakunde eta enpresak saritzen ditu, kontuan hartuta euren eguneroko jardunean euskara zenbateraino sartuta duten eta zenbateraino erabiltzen duten. Aurten, hizkuntza kudeaketako kalitate ziurtagiria 25 erakundek jaso dute, eta horietatik 13 esparru pribatukoak dira. Ekitaldiko buru izan dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran.

“Lanbide Heziketa apustu estrategikoa da euskal enpresentzat"

04-12-2019
Beste urte batez, Bilboko Euskalduna Jauregia izan da Enpresa&LH urteko galaren agertokia, 26. urtez jarraian Confebaskek antolatuta, bere elkarte kideekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan; aurten, 600 lagun baino gehiago elkartu dira, gazteen eta Euskadiko LH ikastetxeen ordezkarien artean. Estatu osoan egiten den horrelako ekitaldi bakarra da. Bere mintzaldian, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek Lanbide Heziketaren euskal ereduaren balioa nabarmendu du, “herrialdeko apustu moduan, izan ere, Europar Batzordea bera aitortzen ari da hainbat urtez, berariaz, Europa osoko erreferente moduan, eta Confebaskek oso modu aktiboan parte hartzen du”.

Confebaskek Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin bat egin eta horren aurkezpen publikora joan da, Lehendakariarekin batera

30-11-2019
Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek Migraziorako Euskal Itun Sozialaren aurkezpenean parte hartu du, gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakariak gidatutako ekitaldian. Confebaskek ituna sinatu du, helburu nagusia izanik “herrialde eta elkartasun mezu bat eskaintzea, konpromiso partekatu batean oinarrituta, migrazioaren erronkaren adierazpen desberdinen aurrean”. Itun sozialaren sinatzaileen nahia da erronka horren aurrean “erantzun solidarioa eta arduratsua indartzea”, “migratzaileenganako betekizun etiko bat” izatez gain, “euskal gizartearentzako hazkunde eta aurrerabide prozesu baten” parte dela ulertuta.

“Beraiek bezalako ekintzaileen lanari esker, gaur gizarte hobe baten parte gara”

19-11-2019
Confebaskeko lehendakariaren hitzaldia Laura Mendizabal, Pedro Luis Uriarte, Javier Roquero eta Maria Angeles Amenabarri Korta Sariak banatzeko ekitaldian. Bere hitzaldian Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek nabarmendu duenez, “gaur errekonozitzen ditugun bi emakume enpresarien eta bi gizon enpresarien etsenplua eredua da guretzat, beste gauza askoren artean, esperientzia, lan ona, sustraiak eta erantzukizun soziala erakusten dutelako...… Beraien lanari esker, beraiek bezalako ekintzaileei esker, gaur gizarte hobeago batez disfrutatzen dugu”.