“Kotizazio sozialei topea kentzea kaltegarria litzateke eta ekonomia suspertzeko mehatxu handia ekarriko luke”
18-07-2018
Confebaskeko Kontseilu Nagusiaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, bere lehendakari Roberto Larrañagak argi uzi du balorazio negatibo sakona egiten dutela Pedro Sanchezen gobernuaren ideiari buruz, Gizarte Segurantzako kotizazioei “topea kentzeari” dagokionez. Inpaktuaren gaineko lehen txosten batean, Confebaskek aurreikusten du neurri horrek 525 milioiko gainkostu bat ekarriko liekeela EAEko enpresei, eta, ondorioz, zigortuta ikusiko lukete kualifikazio handiagoan oinarritutako lansari handiago batzuen alde egin duten apustua. Euskadi, Madrilekin batera, estatuko soldatarik altuenak dituen erkidegoa da, eta 45.000 euro baino gehiagoko soldatak dituzten enplegatu gehien dituztenak. Ondorioz, proiektuak bi erkidego horiei eragingo lieke gehien.