Roberto Larrañaga: ‘Euskal enpresak Euskadin ematen den LH Dualaren ereduarekin duen konpromisoa argia eta erabatekoa da’
04-10-2017
LH Dualerako Aliantzak inaugurazio hitzaldian hizlari moduan parte hartzeko gonbidatuta, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak gogorarazi du euskal enpresak Euskadin ematen den Lanbide Heziketa dualaren ereduarekin ‘konpromisoa erabatekoa’ daukala, ‘euskal enpresen eskaera zehatzari erantzuten diolako’. Confebaskeko lehendakariak gogorarazi duenez, LH Dualaren euskal eredua kalitatezko sistema bat da, eta ’10 aldiz biderkatu du ikasle zein enpresa parte hartzaileen kopurua, orain dela 5 urte martxan jarri zenetik’; horrek erakusten du bere harrera maila altua: konpainien %99ren iritziz, ikaslea produktiboa eta eraginkorra izan da, eta uste dute Euskadin indarrean dagoen eredua ‘oso ona’ dela.