Confebask Eusko Legebiltzarrean agertu da Euskadiko lan istripuen bilakaera ezagutarazteko

29-11-2017
Confebaskeko Lan Osasunaren Departamentuko zuzendari Jon Bilbao Eusko Legebiltzarreko Batzordearen aurrean agertu da gaur arratsaldean, azken urteotan Euskadiko lan istripuen bilakaera zein izaten ari den azaltzeko. Talde parlamentarioentzat egoera argiago egon dadin, Jon Bilbaok zera azaldu du: “gertatzen diren istripuen tipologien arabera ateratzen diren zifrek ez dute laguntzen irudi leial bat ematen euskal enpresetan laneko arriskuen prebentzioaren inguruan gertatzen denari buruz. Panorama horrek –azaldu du Jon Bilbaok– are lausoago bihurtzeko joera du aurreko zifrei gainerako istripuak gehitzen bazaizkie, batez ere trafikokoak, etxetik lantokira bidean gertatzen direnak, hau da, in itinere esaten zaienak”. Edonola ere, agerraldian agerian jarri denez, “egiazki garrantzitsua dena da 2000. urtetik 2016ra asko murriztu direla mota guztietako lan istripuak, azken datu bateratuak urte horretakoak izanik.

Confebasken adierazpena EAJk,PSEk eta PPk lortutako itun fiskalari buruz

29-11-2017
EAJ, PSE eta PP alderdi politikoek lortutako itun fiskalari dagokionez, Confebaskek eta bere elkarte kideek (ADEGI, CEBEK eta SEA), positibo baloratzen dugu Sozietateen gaineko Zergaren tasa %24ra jaisteko borondatea, eurogunean dagoen batez bestekoarekin berdinduta. Halaber, hainbat egoeratan kenkariak gogortzea gehiegizkoa izan daitekeen arren, uste dugu itun horrek, datozen urteetan, onura ekonomiko eta sozial argiak ekarriko dizkiola Euskadiri.

Enpresa Txiki eta Ertainek %7,7 kreditu gehiago lortu dute bankuetatik eta Europako lehiakideen ia prezio berdinean finantzatzen dira

27-11-2017
Confebaskek landutako buletinaren azken zenbakian jasotzen denez, irailean bizkortu egin da banku sistemak enpresei emandako kreditu berria, eta guztira %4,4 izan gehiago da. Bereziki, ETE-ei emandako kreditu berria, hori %7’7 hazi baita, enpresa handiei emandako %0’8 gehiagoren aurretik. Alde horren arrazoia da korporazio handiak gero eta gehiago bankutik kanpoko finantzaketara jotzen ari direla, izan ere, kreditu hori %41 hazi da aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan. Newsletterrean, gainera, estatuan enpresak zer preziotan finantzatzen dituzten eta Europan dutena alderatu daiteke.

Confebaskek eta euskal parlamentarien ordezkaritza batek Bridgestoneren instalazioak bisitatu dituzte Bizkaiko Basauri herrian

24-11-2017
Confebask, ADEGI, CEBEK eta SEA elkarte kideekin batera, parlamentariek euskal enpresak bisitatzeko plan bat abiarazi du, “legebiltzarra-enpresa” elkar ezagutza hobetzeko eta, horrenbestez, euskal ganberara hurbiltzeko euskal enpresen funtzionamenduari buruzko errealitatea, zer jarduera egiten duten eta daukaten egoera zehatza zein den. Gaur, euskal parlamentariek, eta ConfeBaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga besteak beste Bridgestoneren fabrika ezagutu ahal izan dute hurbiletik, Basaurin (Bizkaia); 1933an sortu zen, eta gaur egun Bridgestone Corporation japoniar multinazionalarena da, zeina munduko pneumatiko fabrikatzailerik eta kautxu ekoizlerik handiena den.

Confebaskek eta bere elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEAk, Basque Team Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu dute goi mailako euskal kirolarien laneratzea bultzatzeko

22-11-2017
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEAko  ordezkariek gaur Donostian sinatutako hitzarmenak goi mailako euskal kirolarien laneratzea erraztea eta bultzatzea du helburu. Bere estatutuetan azaltzen dena aintzat hartuta, Basque Team fundazioak goi mailako euskal kirolaren sustapena du helburu, eta zentzu horretan, euskal kirolarien laneratzea bultzatzen duten ekintza eta programak bere lehentasunak dira.