Confebaskek ‘Ibericus’ proiektuan dauden Catalunyako eta Euskadiko zentroen aurrean, LHrekin daukan konpromezua berresten du

25-05-2017
Confebaskek Ibericus Proiektuan parte hartzen ari diren Catalunyako zentroetako ordezkaritza jaso du, heuren artean, Collegi Badaloneseko Zuzendaritza. Hori dela eta, euskal enpresarien konfederakuntzak LHrekin konpromezua berrio ere azaltzeko aprobetxatu du eta, orain dela 25 urtetik hona batutako esperientzia luzatu die,- batez ere azkenengo urteeetan LH dualeAn- eta Nazioarteko mugikortasuneko programetan

CONFEBASKek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek, LHko Zentroetako elkarteekin LH dualean hobekuntza neurriak aztertzen dituzte.

17-05-2017
Topaketa honetan, Euskadin gaur egun dagoen LHko dualren egoerari buruz hitz egin dute eta diagnostiko komun batera heldu dira. Danok onartzen dute dagoeneko enpresek eskatzen dutela, zentroek eskeini ahal duten baino ikasle gehiago . Izatez, LHko ikasleen eza, gero eta larriagoa bihurtu daiteke hurrengo urteetan, euskal biztanlego piramidea kontutan hartuta. Bilera honetan konponbideak aztertu dituzte; eta baita ere, LH dualaren euskal eredua zelan hobetu eta garatu. Gainera, instruktoreen formakuntzaz hitz egin dute, eta baita ere heuren lana zelan goraipatu eta saritu. Bai zentroak eta bai enpresa erakundeak programa zehatz bat prestatzen ari dira elkarrekin.

Euskadiko enpresa handien batez besteko soldata batez besteko orokorra baino %20 handiagoa da eta gehiago igo da krisian zehar

15-05-2017
Enpresaren dimentsioak langileen soldatarekin ere badu harremanik. Confebaskek bere Enpresa Dimentsioaren Newsletter zenbaki berrirako 2015eko datuekin egin duen azterketak batek jasotzen duenez, Euskadin, 200 langile baino gehiagoko konpainien batez besteko soldata 32.193 eurokoa zen, enpresa guztien multzoan baino %20 gehiago, hura 26.765 eurokoa izan baitzen.Confebaskek Enpresa Dimentsioan argitaratu duen azken Newsletterrak hainbat gai interesgarri lantzen ditu, hala nola hazkunde enpresarialen prozesuak babesten dituen Eusko Jaurlaritzako Innobideak-Lehiabide programaren xehetasunak; konpainien tamainaren garrantzia azpimarratzen duten bi azterketa berri; eta haztearen aldeko apustua egin duten bi euskal enpresaren adibideak.

Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, promozio kanpaina bat abiarazi dute Euskadiko LH dualean enpresa gehiago sartzeko

12-05-2017
Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta Euskadiko LH ikastetxeek prestakuntzaren arloko 25 urteko lankidetza sakona aprobetxatzen dute, euskal enpresen artean ‘Etorkizuneko LH’: eredu duala esaten zaiona bultzatzen jarraitzeko; horren bitartez, enpresak edo sektoreak behar dituen gaitasun berezietan prestatzen dira ikasleak eta, gainera, gazteei lan irteera zabala eskaintzen zaie. 1.800 euskal enpresak baino gehiagok eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako 2.000 ikaslek baino gehiagok dagoeneko hartu dute parte programan, indarrean daraman 5 urteetan. Ikasturte honetan bakarrik, 1.300 ikasle inguru ari dira LH duala egiten 800 enpresatan gorabehera, hau da, ikasleen kopurua hamar aldiz biderkatu da eta firma parte hartzaileak zazpi aldiz, 2012. urtean programa abiarazi zenetik.