CONFEBASKek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek, LHko Zentroetako elkarteekin LH dualean hobekuntza neurriak aztertzen dituzte.
17-05-2017
Topaketa honetan, Euskadin gaur egun dagoen LHko dualren egoerari buruz hitz egin dute eta diagnostiko komun batera heldu dira. Danok onartzen dute dagoeneko enpresek eskatzen dutela, zentroek eskeini ahal duten baino ikasle gehiago . Izatez, LHko ikasleen eza, gero eta larriagoa bihurtu daiteke hurrengo urteetan, euskal biztanlego piramidea kontutan hartuta.
Bilera honetan konponbideak aztertu dituzte; eta baita ere, LH dualaren euskal eredua zelan hobetu eta garatu. Gainera, instruktoreen formakuntzaz hitz egin dute, eta baita ere heuren lana zelan goraipatu eta saritu. Bai zentroak eta bai enpresa erakundeak programa zehatz bat prestatzen ari dira elkarrekin.