Euskadik 250 enpresa inguru galdu ditu urtarrilean, baina sei urtetan beherakadarik txikiena izan da hilabete horretarako.

10-02-2021
Confebaskek enpresa sarearen bilakaerari buruz eman duen azken Newsletterrean zehazten denez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 247 enpresarekin murriztu da urtarrilean, eta guztira 57.275 firma daude erregistratuta. Urtea murrizketarekin hasi da, baina 2015etik urtarrilerako txikiena da. Gainerakoan, aurreko urteko hilabete berdinarekin alderatuta, urte arteko jaitsiera -%2koa izan da. Pandemia hasi zen 2020ko otsailarekin alderatuta, 1.618 enpresa suntsitu dira Euskadin, guztizkoaren %2,7, eta martxotik apirilera bitartean galdu zirenen %23 berreskuratu dira apirileko minimotik.

“Konpromisoa berresten dugu herrialderako agenda bat, elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa garatzeko”

27-01-2021
Gaur goizean, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren (ESM) 2021eko lan agendaren aurkezpenean, Euskal Enpresarien Konfederazioko lehendakari Eduardo Zubiaurrek nabarmendu duenez, “elkarrizketaren eta hitzarmen sozialaren aldeko apustua Confebasken ardatz estrategikoa izan da eta da. Horregatik, berretsi egiten dugu herrialderako agenda bat, negoziazioa eta akordioa garatzeko konpromisoa. Izan ere, enpresarik gabe ez dago aurrerabiderik ez gizarte kohesiorik. Eta zeregina gure gain hartzen lehenak gara: inbertsioaren, gure ekoizpen sarea modernizatzearen, enpleguaren, pertsonen, garapen jasangarriaren eta krisitik elkarrekin ateratzearen alde”.

Confebaskek enpresa topaketa bat antolatu du Pedro Duque Zientzia eta Berrikuntza ministroarekin

21-01-2021
Zientzia eta Berrikuntza ministro Pedro Duquek Confebaskek antolatutako enpresa topaketa batean parte hartu du, gaur goizean, eta euskal enpesa teknologikoen ordezkaritza esanguratsu bat egon da bertan. Helburua izan da lehen eskutik ezagutzea Espainiako Gobernuak I+Ga bultzatzeko epe labur eta ertainera hartu behar dituen neurri nagusiak. Ondoren, eztabaida bat abiatu eta iritziak trukatu dira, bilkuran zeuden enpresen partaidetzarekin: Added Value Solutions (AVS), Graphenea eta Egile (Gipuzkoa); Tecuni, Satlantis eta Sader (Bizkaia); eta BTI Biotechnology, AJL Ophtalmic eta Lantek Sheet Metal Solutions (Araba).

Euskadik 1.400 enpresa baino gehiago galdu ditu 2020an, eta jaitsierarik handiena izan da 2012tik, baina moderatutzat jo daiteke, oraingo atzeraldia askoz biziagoa izan dela kontuan hartuta

18-01-2021
Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz landu duen azken newsletterrean zehazten denez, 2020ko ekitaldia orain dela zortzi urteko jaitsierarik handienarekin itxi zen, 1.436 enpresa gutxiagorekin. Edonola ere, Covid-19ak euskal enpresen sarean izan duen eragina begien bistakoa den arren, horren magnitudea moderatua izan da, izandako atzeraldiaren intentsitatea kontuan hartuta. Sektoreka, 2020an enpresa kopuruaren jaitsierarik handiena batez ere Zerbitzuen sektorean geratu da , -%3,ekin, 1.342 enpresa gutxiagorekin, eta ondoren datoz Industria, -%1,5 eta 97 enpresa gutxiago, eta Eraikuntza, urteko balantzean 2 enpresa baino galdu ez direlarik. Eta Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaera estatukoarekin alderatuta, 2020an enpresa kopuruaren urte arteko jaitsiera arinagoa izan da Euskadin (-%2,4) estatuan baino (-%3,3).

Confebaskek 2021ean euskal ekonomia biziki haziko dela aurreikusten du, %7,2, baina aurten galdutako guztia berreskuratu gabe, horretarako 2022ra arte itxaron beharko baita

28-12-2020
Aurrekaririk gabeko atzeraldi baten ondoren, Confebaskek datorren urterako aurreikusten du euskal ekonomia %7’2 haziko dela, biziki, nahiz eta hori, garrantzitsua izan arren, ez den nahikoa izango aurten galdutakoa berreskuratzeko. Horretarako, 2022ra arte itxaron beharko da, euroguneko herrialdeetan gertatzen denarekin batera, eta Espainiako ekonomiarako aurreikusten dena baino urtebete lehenago. Edonola ere , kontuan hartu behar da pandemiaren etorkizunari buruz dagoen ziurgabetasun handiak baldintzatu egiten duela ‘jokaleku nagusi’ hori. Horrenbestez, azkenean bilakaera zein den, Euskadin 2021erako espero den hazkundearen urkila %5 eta %8’5 artean egon daiteke. Sektoreka, Euskadin 2021ean denek izango dute hobekuntza nabarmena, zerbitzuen sektore pribatutik hasita, nahiz eta aisiari eta turismoari lotutako jarduerak geroago abiatuko diren.