Urtea jaitsierekin hasi da Euskadin enpresen zein autonomoen kopuruari dagokionez, urtarrilean gertatu ohi den bezala
14-02-2020
Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz argitaratu duen azken buletinean irakurri daitekeenez, 2020. urtea jaitsierekin hasi da, bai enpresa kopuruari dagokionez, bai autonomoenari dagokionez, nahiz eta, urtarrilean gertatu ohi denez, bilakaera normaltzat jo daitekeen. Gizarte Segurantzan guztira inskribatutako enpresak, urtarrilean, 58.437 ziren, hau da, abenduan baino 521 gutxiago. 2019ko urtarrilarekin alderatuta, 303 enpresa gutxiago daude, eta horrek esan nahi du urtearteko jaitsiera -%0,5ekoa izan dela. Baina, halere, esan dugunez, aurreko urteetakoen antzeko urtarrila izan da, hilabete horretan ohikoa izaten baita enpresa kopurua murriztea.