Noticias

Confebaskek aukera emango die euskal gazte unibertsitarioei uda honetan Erresuma Batuko enpresetan praktikak egiteko, Erasmus+ beken bitartez

14-05-2018
Confebask beka deialdi berri bat abiarazi du EHU/UPV, Deustuko Unibertsitate eta Mondragon Unibertsitateko ikasle unibertsitario edo titulatu berrientzat, 2018ko ekainetik aurrera Erasmus+ programaren baitan Europako enpresa batean egonaldi praktikoa egin nahi badute. Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasleek eta/edo tituludun berriek datorren ekainaren 1era arte bidali ahal izango dute eskaria. Hautaketa prozesu baten ondoren, azkenean aukeratu dituztenek udan hasiko dituzte praktikak Erresuma Batuko enpresetan.

“Ez dugu enpleguari buruz Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena baliogabetzeko asmorik, premia handia dugulako”

14-05-2018
Joan asteburuan Europa Pressek zabaldutako elkarrizketa batean Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzarekin sinatu berri den 2018-2020 Enpleguaren eta Kualifikazioaren aldeko Hitzarmenak “euskal enpresek dugun premiazko behar bati” erantzun nahi dio , “epe labur eta ertainera pertsonak lortzeko, kopuruari zein kualifikazioari dagokienez”. “Hemen – gehitu du Roberto Larrañagak –, garrantzitsuena da langabezian dagoen oro enplegatu ahal izatea, eta hori ezin da formen menpe jarri, horixe delako auziaren mamia”.

“Conbaskek enpresarako planteatzen duen eredu kolaboratiboa bezalakoak ezinbestekoak dira 4.0 enpresaren ezarpen eraginkorrerako”

09-05-2018
Jardunaldian - SEAko lehendakari Pascal Gomezek ireki zuen -, besteak beste izan ziren UPNAko katedradun Emilio Huerta, Conciliako bazkide zuzendari Victor Fernandez, eta Aernnovako Giza Baliabideetako zuzendari Alejandro Arrasate. Azken hori arduratu zen enpresaren ikuspegirik pragmatikoena emateaz lan harreman modernoak ezartzeari dagokionez, globalizazioaren eta 4.0 enpresaren garai modernoekin bat eginda, eta Confebasken Lan Harremanen eredu berriarekin bat eginda. Confebasken Newsletter berrian SEA-Arabako enpresaburuek 4.0 enpresako lan harremanei buruz antolatutako jardunaldiaren laburpena irakur daiteke

Euskadin hondakin arriskutsuak minimizatzeari buruzko emaitzen lehen txostena aurkeztu da

04-05-2018
Lehen txosten horretan - osorik kontsulta daiteke Ihoben - enpresa praktika onen bilduma bat egiten da, horiei esker hondakin arriskutsuen sorrera nabarmen murriztu baitaiteke, betebehar bat aukera bihurtuz ingurumen kostuak murrizteko eta lehiakortasuna hobetzeko. Azterketan Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideek orain dela 15 urtetik Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin izan duten lankidetza nabarmentzen da.

"Ez ditugu aukerak pasatzen utziko, erosketak egiten jarraitu ahal izateko"

03-05-2018
Confebaskeko azken buletinerako Enpresa Dimentsioari buruzko elkarrizketa batean, FaesFarma farmazia produktuen euskal konpainiako lehendakari Mariano Ucarrek adierazi du gaur egungo mundu globalizatu eta aldakorrean "ez dugula epe motz/ertainean geratu nahi, harago jarria dugu begirada". Jada metatzen dugun 85 urtetako jarduera, askoz ere gehiagoren hasiera izatea nahi dugu". Euskadin burtsan kotizatzen duten 15 enpresetatik farmazia arlokoa den bakarra da FaesFarma. 1933an sortua eta egoitza Lamiakon (Leioa, Bizkaia) duena, herrialde askotan dago eta gaur egun 1.100 langile baino gehiago ditu.