Confebask ‘Bikain’ ziurtagirien banaketa ekitaldian, egunerokoan euskararen erabilera egiaztatzen duten euskal enpresak aitortzeko
13-12-2017
Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak “Bikain” ziurtagiriak emateko ekitaldian parte hartu du gaur arratsaldean; horien bitartez, eguneroko jardunean euskara maila desberdinetan sartu eta erabili dutela egiaztatu duten enpresak aitortzen ditu, eta aurten guztira 35 enpresa izan dira, horietatik 26 esparru pribatukoak. Ekitaldia Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek presiditu dute. Bere mintzaldian Roberto Larrañagak azpimarratu duenez, “zorionez,gure enpresetan, urtez urte, ‘Bikain’ ziurtagiriak finkatzen ari dira; eta hori oso albiste ona da denontzat, baita guretzat ere”.