2017aren amaieran enpresen laugarren hazkunde urtea itxi da Euskadin, baina gelditzeko sintoma nabarmenekin.

11-01-2018
Confebasken azken buletinean jasotzen denez, Euskadin enpresa kopurua hazi egin zen:: 17 gehiago dira azaroarekin alderatuta. Datua 2016an erregistratutakoa baino hobea da. Aitzitik, urte osoaren batuketa 94 enpresaren hazkunde txikia baino ez du erakusten, guztira 59.045 firma izanik Gizarte Segurantzan inskribatuta daudenak. Ondorioz, 2017an enpresen hazkundea ia testimoniala izan dela esan daiteke, aurreko urteetako egoeran ez bezala, horietan Euskadiko enpresa sarearen hazkundea dinamikoagoa izan baitzen.

“2010az geroztik langabe kopururik baxuena daukagu eta 2009ko hasieraz geroztik afiliatu kopururik handiena”

03-01-2018
Europa Pressi emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko Departamentu Ekonomiko-Fiskaleko Pablo Martinek nabarmendu duenez, 2017an enpleguak Euskadin izan duen bilakaerak erakusten du susperraldi ekonomikoa “euskal lan merkatura, heltzen ari dela, eta gero eta pertsona gehiagorengana hedatzen ari dela". Gainera, azpimarratu duenez, sortzen den enplegua “kalitatea irabazten ari da progresiboki, susperraldia finkatzen den heinean”. Ildo horretan, Pablo Martinek nabarmendu du 2017an bosgarren urtez jarraian jaitsi dela langabeen kopurua eta enpleguaren sorrera hazi egin dela. Martinek baloratu du 8.626 langabe gutxiago daudela, eta, batez ere, enpleguaren hazkundea nabarmendu du, 18.696 enplegu gehiagorekin iaz Euskadin.

Confebaskek lan osasun eta segurtasunean Osalanekin duen lankidetza sendotu du, azken hiruhilekoan hainbat egitasmo martxan jarrita

03-01-2018
Egitasmo horien artean dago Segurmaniaren webgune berriaren inaugurazioa, Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek elkarrekin sortua. Horrez gain, Confebaskeko Lan Segurtasuneko zuzendaria Eusko Legebiltzarraren aurrean agertu berri da Euskadiko lan istripuen bilakaera azaltzeko, eta parlamentariei gomendatu die jarraipen “zuzena eta bitartekaririk gabea” egiteko Osalanek ematen dituen datuei buruz. Confebasken Newsletterraren azken zenbakian Lan Osasun eta Segurtasunari buruz kontsulta daitezkeen albisteetako bi dira, laneko arriskuen prebentzioaren inguruan.

2018rako, CONFEBASKek aurreikusten du euskal ekonomia %2,9 haztea, Gizarte Segurantzan 18.000 afiliatu berri egotea eta langabezi tasa %8raino murriztea.

27-12-2017
Aurkeztu berri den Koiuntura Ekonomikoaren txostenean, Confebaskek 2018rako aurreikusi du euskal ekonomia %2,9 haziko dela, 2017an baino hamarren bat gutxiago besterik ez, eta, 2014az geroztik lehen aldiz, Espainiako ekonomiaren aurreikuspenaren gainetik (%2,6). Gainera, 2018an, euskal ekonomiak berriro ere enplegua sortu eta langabezia murriztuko du; eta 2017koen antzeko zifratan egingo du. Ildo horretan, 2018rako, Confebaskek aurreikusi du 18.000 afiliatu berri egongo direla Gizarte Segurantzan, eta langabezi tasa (Eustat) %8raino jaitsiko dela, 2009tik egondako baxueneraino. Erritmo horri eutsiz gero, 2019an Euskadik krisiaren aurreko enplegu mailan koka liteke.

Euskal enpresek bat egin dute Ekonomia Zirkularraren aldeko Europako Itunarekin

21-12-2017
Aceros Olarra, Grupo Tubos Reunidos, Sidenor, CAFeta Ibredrola enpresek, besteak beste, bat egin dute Espainiak joan den irailaren 19an EBrekin sinatu zuen Ekonomia Zirkularraren aldeko Itunarekin. Egitasmoa Europar Batzordearen 2020ko hazkunderako Europaren Estrategiaren parte da, eta baliabideen erabileran Europa efiziente bat lortzeko bide orrian kokatuta dago. Horrenbestez, erronka da produktuak, materialak eta baliabideak ahalik eta denborarik gehien mantentzea ekonomian, eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea, oinarrian erauzi, ekoitzi, kontsumitu eta botatzea duen ekonomia lineal batetik ekonomia zirkular batera igarotzeko, zeinean materialak produkzio prozesuan sartzen diren. Confebaskek argitaratutako Ingurumen Newsletterrean irakur daitezkeen albisteetako bat da