Noticias

Confebaskek %3ra igo du euskal ekonomiaren hazkundeari buruz egindako aurreikuspena, 20.000 enplegatu gehiagorekin

20-07-2017
Roberto Larrañaga Confebaskeko lehendakariak adierazi duenez, “jardueraren azken datuak aztertu eta gero, erabaki dugu euskal ekonomiak 2017an izango duen hazkunderako egin dugun aurreikuspena gorantz berrikustea, %3raino, aurreko aurreikuspenean baino bost hamarren gehiago”. Sortutako enplegua ere igotzen da, eta, gehitu duenez, “2017 hau Gizarte Segurantzako 20.000 afiliazio berrirekin itxiko dugu,iazko abenduan esan genuen baino 4.000 gehiagorekin”. Bai Confebaskeko lehendakariak, bai Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak, azpimarratu dute hazkunde hori, bai jardueraren arloan BPGari dagokionez, bai enplegua sortzeari dagokionez, “ekonomia errealera” eramaten ari dela

Confebask, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate prestakuntzaren Kluster eratu berrian

20-07-2017
Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek presidituta, Klusterra Euskadiko unibertsitate prestakuntzako lehen elkarte handia da, eta bi helburu nagusi ditu: alde batetik, Unibertsitate-ikerketako eragileen eta enpresen arteko aliantza egonkorrak egitea, ezagutza sortu eta transferitzeko elkarren arteko lankidetza eta atzeraelikadura segurtatzeko, eta Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzako politikei buruzko informazioa partekatzeko. Eta bestetik, gradu eta graduondoko prestakuntza eskaintzeak garatzea bizitza osoan zehar, erantzun eraginkorrak emateko eta profesional moldagarriak prestatzeko eta enplegagarritasuna handitzeko.

Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua jeitsi da Ekainan

11-07-2017
Confebaskeko azkenengo txostenaren arabera, Ekainan, Maiatzarekin alderatuta, Gizarte Segurantzan erroldatutako enpresen kopurua -ohi den bezala- jeitsi da: 376 gutxiago daude Euskadin. Hale ere, orain, joan den urteko Ekainan baino 109 enpresa gehiago daude, 58.828 enpreseetara helduz, hau da Ekaina baterako emaitzik hoberena 2012tik. Beste alde batetik, langile autonomoen kopuruak gora egin du Ekainan, Maiatzarekin konparatuta. Baina kasu honetan bakarrik 21 pertsona gehiago daude erroldatuta. Eta gainera, urtez urteko zenbakietan murriztu da.

Juanjo Alvarez: ‘Enpresa sareak, inoiz baino gehiago, enpresa, gizarte eta unibertsitatearen arteko interakzio egiazkoa eta handiagoa behar du’

10-07-2017
Argitaratu berri den Confebasken Lan Harremanei buruzko Newsletterraren 2. zenbakian, EHU/UPVko katedratiko Juanjo Alvarezek artikulu bat idatzi du, ‘Enpresa eta Unibertsitatea, helburu partekatuak’ izenburupean. Bertan defendatzen duenez, ‘Unibertsitatearen katebegia funtsezko bihurtzen da goi mailako heziketa, ikerketa aurreratua eta puntako berrikuntza bermatuko dituen estrategia osatzeko. ‘Enpresa sareak, inoiz baino gehiago, enpresa, gizarte eta unibertsitatearen arteko interakzio egiazkoa eta handiagoa behar du’. Ildo horretan, Juanjo Alvarezen iritziz, ‘Enpresa eta Unibertsitatea besoz beso joan behar dira, elkarrekin lan egin, lan harreman moderno eta lankidetzazkoak konfiguratzeko eta sustatzeko ahaleginak batzeko’.

Confebaskek positibo baloratu du Osalanen 2017-2018 Kudeaketa Plana, baina erakunde hori euskal enpresetara gehiago hurbiltzeko eskatu du.

06-07-2017
Confebaskek positibo baloratzen ditu Planean jasotako lehentasunetako batzuk, besteak beste, laneko arriskuen prebentzioaren kultura lantokietatik harantzago hedatzea, euskal herritar guztiak izan daitezen horren garrantziaz kontziente. Baina, halaber, Confebaskek Osalani ahalegin bat eskatu dio, erakunde horretatik enpresei eta profesionalei LAPari buruz ematen zaien laguntza teknikoa hobetzeko; finean, enpresek LAParen inguruan dituzten eguneroko kezketara gehiago hurbiltzea.